Batzarkide
jeltzale Eider Mendozaren ustez, ezinbestekoa da erakundeen arteko elkarlana
Higerreko bidea konpontzeko, baina, batez ere, erabiltzaileen eta Lurgorriko
zein Iterlimeneko auzolagunen segurtasuna bermatzeko.
Gero eta gehiago dira
euriak errepideetan eragiten dituen lurjauziak. Horien adibide da Hondarribiko
kaiatik Higerreko itsasargirako bidean izandakoa. Izan ere, hainbat lurjauzi
gertatu dira, hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak konpondutako
lurjauziak, baina konponketa horiek ez dute ezertarako balio izan.
Azkeneko lurjauzia
otsailaren 1ean eta 2an gertatu zen. Orduan, euri eta itsaso ekaitzak lurjauzia
eragin zuen Higer itsasargirako bidean eta, ondorioz, errepidea itxita dago.
Lurjauziaren konponketa kudeatzea oso zaila da, izan ere, bertan hainbat
erakundek dituzte eskumenak. Hori dela eta, EAJ-PNVren batzarkide taldeak
ebazpen-proposamena egin zuen eta bertan honakoa eskatu duen: Gipuzkoako Foru
Aldundiak eta gainerako erakundeek – Eusko Jaurlaritza, Hondarribiko Udala eta
Kostas – elkarlanean aritzeko arazoa behin betiko konpontzeko.
Gaur goizean,
Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako batzordean, batzarkide-taldeek EAJ-PNVk
alderdi sozialistarekin adostutako proposamena eztabaidatu eta onartu dute. PP
taldeak proposamena babestu du eta Bildu eta Aralar taldeak abstenitu dira.
EAJ-PNVren batzarkide Eider Mendozak honakoa esan du: “Helburua da arazoa
behin-betiko konpontzea, betiere, errepidearen erabiltzaileen eta Lurgorriko
eta Iterlimeneko auzolagunen segurtasuna bermatuz. Izan ere, auzotarrek ikusi
dute nola lurjauziak bere etxebitzitzak arriskuan jarri dituen.
Era berean, EAJ-PNVren
batzarkideak gogorarazi du, jeltzaleek 2014ko aurrekontuari zuzenketa egin
ziotela, hain zuzen ere, erakundeen arteko elkarlana sustatzeko, betiere,
errepide horretako lurjauzien arazoa behin betiko konpontzeko; izan ere, Foru
Aldundiak ez zuen aurrekontu-sailik egin. Baina aitzitik, zuzenketa ez zen onartu
izan. Eta orain da unea auzia behin-betiko konpontzeko.
Azkenik, Eider Mendozak
segidakoa azpimarratu du: “Arazoa oso larria da, izan ere erabiltzaileen eta
auzolagunen segurtasuna arriskuan dago. Beraz, lehenbailehen konpondu behar da,
betiere, erakundeen arteko elkarlanean. Eta, hain zuzen ere, erakundeek
konponbide tekniko onena bilatu behar dute eta, ondoren, aurrekontu-sailak egin
eta konponbidea finantziatu. Jakin badakigu arazoa larria dela, hori dela eta,
Foru Aldundiari eskatzen diogu, itsaslabarraren jabegoa zeinnhai den ere,
gainerako erakundeekin elkarlanean aritzeko eta arazoa konpontzeko, izan ere,
errepidearen segurtasunean ere eragina izango du”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario