13 de marzo de 2014

EAJ-PNV-K BAKEGINTZAN ETA BIZIKIDETZAN AURRERA EGITEKO ADOSTASUNA ETA ELKARLANA MANTENTZEAREN ALDE EGITEN DU.



Batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok aditzera eman du, jeltzaleek Batzar Nagusietan ekimena egin dutela egoera bere onera bueltatzeko eta alderdi politiko guztien adostasuna lortzen saiatzeko.



2013ko azaroaren 25ean Gipuzkoako Batzar Nagusiek Sevilla II espetxeko zuzendaritzari eskatu zioten presten giza eskubide guztiak errespetatzeko. Hilabete ondoren, abenduaren 20an, espetxe horretako euskal presoen senideen ordezkaritza batek Batzar Nagusietako Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko batzordean parte hartu zuen Batzar Nagusiek gonbidatuta eta, bertan, presoen baldintzei buruzko azalpenak eman zituzten.

Ondoren, 2014ko martxoaren 10ean, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko batzordean segidako proposamena onartu zen: Gipuzkoako Batzar Nagusiek aldarrikatzen dute giza eskubide guztiekiko errespetua eta Batzar Nagusien parte hartzea giza eskubide guztien babesa aldarrikatzeko  egiten diren ekitaldi guztietan. Era berean, Batzar Nagusiek onartu zuten Sevilla II espetxera ordezkaritza bat bidaltzeko, eta ordezkaritza hori segidakoek osatuko zuten: Batzar Nagusietako lehendakaria eta Giza Eskubideetako batzordearen presidentea.

Gaur goizean, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko batzordearen presidente Rafaela Romerok dimisioa eman du eta batzordeko presidenta zein kide izateari utzi dio, izan ere, bere ustez, Batzar Nagusiek egindako proposamenak lortutako adostasun guztiak apurtzen ditu. Horren harira, EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa esan du: “Sentitzen dugu Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko batzordeak hartutako erabakia gaizki ulertua izan izan eta, hain zuzen ere, lortutako adostasunetatik kanpo dagoela ulertu izana”.

Horrenbestez, Olanok adierazi du, batzarkide-talde jeltzaleak ez duela adostasunik apurtu eta ez duela inor behartu nahi izan Sevilla II espetxera joatea. Beraz, EAJ-PNVren bozeramailearen ustez, guztia gaizki ulertu bat izan da: “Gure ustez, nahiz eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek Giza Eskubideak eta bizikidetza babesteko emandako urratsak txikiak izan diren, positiboak eta beharrezkoak izan dira bakegintzan eta bizikidetzan aurrera egiteko”.

Era berean, jeltzaleen bozeramaileak segidakoa esan du: “Ez zen EAJ-PNVren nahia gaizki ulertu hori gertatzea. Ondorioz, beste ekimen bat egin dugu Batzar Nagusietan egoera bere onera bueltatzeko eta, berriro ere, batzarkide-talde politiko guztien adostasuna lortzen saiatzeko”.

Azkenik, Markel Olanok ekimena zehaztu du: “Ekimenak giza eskubide guztien errespetua aldarrikatzen du. Eta, horretarako, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria izango da ganbera ordezkatuko duena giza eskubideen errespetuaren gaineko ekitaldietan”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario