Batzarkide
jeltzale Xabier Ezeizabarrenak honakoa esan du: “Bildu ez da gardena izan, ez
du plangintzarik eta inposizioaz baliatu da Gipuzkoan hondakinak kudeatzeko
eta, horren ondorioz, kaosa sortu du”.
Ingurumeneko eta
Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkinek Batzar Nagusietako izen
bereko batzordean parte-hartuko du asteazkenean. Bertan, Errazkinek Foru Aldundiaren
proposamena azalduko du, hain zuzen ere, Gipuzkoan hondakinak kudeatzeko
azpiegituren gaineko Foru Aldundiaren proposamena. Horren harira, EAJ-PNVren
batzarkide Xabier Ezeizabarrenak honakoa gogoratu du: “Egun Bilduk ez due
hondakinen gaineko plangintzarik erregistratu Batzar Nagusietan. Gainera,
batzordea ez da leku aproposa Bilduk bere plangintzari buruzko propaganda
egiteko, izan ere, behin eta berriro
muzin egin dio plangintza Batzar Nagusietan erregistratzeari eta onartzeari,
betiere, baldin eta plangintzarik izango balu”.
Ildo beretik,
Ezeizabarrenak esan du, Bilduk pentsatu gabe kudeatu ditu Gipuzkoan hondakinak
eta, ondorioz, kaosa sortu du. Izan ere, nahiz eta lehengo legealdian gaia
konponduta gelditu zen, behin Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plangintza
Orokorra (PIGRUG delakoa) arautzen duen Foru Araua onartuta, hiru urte
daramatzagu gaiari buruz eztabaidatzen. Eta denbora luze horretan, Bilduk ez du
PIGRUG hondakin-plangintza bete eta, beraz, Batzar Nagusien gehiengoak
adostutakoaren aurka egin du. Eta hori guztia egiaztatu zuen Euskal Autonomia
Erkidegoko Fiskal Gorenak apirilaren hasieran Gipuzkoako Hondakinen
Partzuergoaren (GHK) kudeaketa aztertzeko batzordean.
Horrenbestez, jeltzaleen
batzarkideak Iñaki Errazkini segidakoa eskatu dio: “Lehenik, plangintza modu
ofizialean erregistratzeko; bigarrenik, batzarkide taldeen ekarpenak entzuteko;
hirugarrenik, plangintza Batzar Nagusietan eztabaidatzeko eta onartzeko; eta,
azkenik, ontzat hartzeko Batzar Nagusien gehiengoak onartzen duena, izan ere,
Batzar Nagusiek ordezkatzen dute gipuzkoarron subiranotasuna”.
Xabier Ezeizabarrenak,
halaber, honakoa salatu du: “Berriro ere, Bildu ez da gardena izan eta
inposizioaz baliatu dan Gipuzkoan hondakinak kudeatzeko. Izan ere, Bilduk ukatu
ditu hondakinak biltzeko sistemari buruzko herri-kontsultak, atez atekoa
inposatu du herritar gehienen iritziaren aurka, eta PIGRUG hondakin-plangintzan
aurreikusitako azpiegituren eraikuntza gelditu du eta, ondorioz, derrigorrez
bete behar duen Foru Araua urratu du”.
Azkenik,
Ezeizabarrenaren iritziz, Bilduren kudeaketak kaosa sortu du eta, ondorioz,
legealdia alferrikakoa izan da hondakinen kudeaketan. Bilduk erabaki du
errausketa-instalazioaren eraikuntza bertan behera uztea eta, era berean,
egungo zabortegiak irekita uztea beste zabortegi bat ireki arte – gogoan izan,
Bilduk ez duela esan non kokatuko den zabortegi berri hori eta Europako
Batasunak ezarritakoaren aurkako erabakia dela –. Horrek guztiak, ez du
konpondu Gipuzkoan hondakinak kudeatzeko arazoa, baizik eta larriagotu du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario