Batzarkide
jeltzale Xabier Ezeizabarrenak Bilduri honakoa leporatu dio: “Batzar Nagusiak
nahierara erabili ditu eta, gainera, modu kontraesankorrean”.
Ingurumeneko eta
Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkinek parte hartu du gaur
goizean Batzar Nagusietako izen bereko batzordean eta, bertan, Bilduren
aginteko Foru Aldundiaren plangintza hondakinak kudeatzeko. EAJ-PNVren
batzarkide Xabier Ezeizabarrenak esan du, foru diputatuaren azalpena berandu
datorrela eta, gainera, hondakinak kudeatzeko bere plangintza Batzar Nagusietan
erregistratu gabe jarraitzen duela, bertan eztabaidatua eta onartua izan dadin.
Beraz, egun, egoera legealdiaren hasierako bera da ala okerragoa.
Horiek horrela,
Ezeizabarrenak Bilduri honakoa leporatu dio: “Batzar Nagusiak nahierara erabili
ditu eta, gainera, modu kontraesankorrean. Izan ere, Batzar Nagusietan foru
diputatuari behin eta berriro entzun izan diogu ezin zituela hondakinei buruzko
hainbat galdera erantzun, ez zuelako eskumenik. Baina aitzitik, orain, foru
diputatuak berak 48.artikulua aipatzen du bere eskumenekoak diren gaiei buruz
informatzeko. Eta, hori, kontraesankorra da, hain zuzen ere, orain arte foru
diputatuak izan duen jarrerarekin kontraesankorra da. Hau da, berriro ere,
Bilduk gauza bat esan eta kontrakoa egiten du”.
Era berean, EAJ-PNVren
batzarkideak segidakoa salatu du: “Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru
diputatu Iñaki Errazkinek esan du paperean idatzita gauzak argiago daudela,
baina aitzitik, kasu honetan ez dago paperik; izan ere, ez du plangintza
ofizial bat aurkeztu Batzar Nagusietan. Beraz, Bildurentzat plangintza dena,
gure ustez hipotesi hutsa da, izan ere, ez du Batzar Nagusietan erregistratu
nahi. Hau da, Bilduk ez du onartu nahi
indarreko legedia eta politika egiteko modua eta, beraz, Bilduren nahia da
inposatzea. Izan ere, ez du babesik bere hipotesia aurrera eramateko eta,
ondorioz, inposatu nahi du. Eta jarrera hori ez da demokratikoa”.
Xabier Ezeizabrrenak,
halaber, honakoa kritikatu du: “Iñaki Errazkinek ez du aipatu zer gertatu den
bere eredua indarrean dagoen lekuetan. Bere eredua ez da hain erraza eta hain
polita, izan ere, ez du aipatzen zer gertatzen den hondakin-hondarra egoera
zailetan garatu behar denean”. Gainera, batzarkide jeltzaleak Iñaki Errazkini
eskatu dio, informazio guztia emateko adibideak jartzerakoan edota datuak
ematerakoan. Izan ere, foru diputatuak Alemaniako eta Austriako adibideak
erabili ditu – hain zuzen ere, hondakinen kudeaketan Europar Batasunaren
herrialde aurreratuenetako adibideak –, baina segidako datuak ezkutatu ditu:
Alemainako birziklatze tasa %65 da eta hondakinen %35a erraustu egiten da eta,
Austrian, berriz, hondakinen %69a birziklatzen da eta %28a erraustu”.
Hori dela eta,
Ezeizabarrenak honakoa salatu du: “Bilduk eufemismoak erabiltzen ditu:
zabortegiei biltegiak deitzen die, itxiera faseari berriro irekitzea,
hipotesiari plagintza deitzen dio, eta inposizioari demokrazia. Gainera, foru
diputatuak dio lehen bere eskumena ez zena orain badela. Beraz, Iñaki Errazkini
eskatzen diogu, gobernua eta plangintza ordenatzeko – betiere, plan ofizialik
badu – eta zentzugabekeria gehiago ez luzatzeko”.
Azkenik, hona hemen
EAJ-PNVren batzarkidearen hitzak: “Bilduk bere helburua lortu du eta, hain
zuzen ere, errausketa-instalazioaren eraikuntza gelditu du – horrek, Gipuzkoari
ekonomia-kalte handia egin dio – eta ez du hondakinak tratatzeko azken faserako
indarreko araudia betetzen duen beste sistemarik proposatu”. Hortaz, Xabier
Ezeizabarrenak Iñaki Errazkini eskatu dio, baldin eta PIGRUG
hondakin-plangintza aldatu nahi badu, bere proposamena Batzar Nagusietan
erregistratzeko, Batzar Nagusiek onartutakoa betetzeko eta inposatzeari
uzteko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario