2 de abril de 2014

EAJ-PNV-K FORU ALDUNDIARI ESKATU DIO AZALTZEKO ZER GERTATZEN ARI DEN 2016KO EUROPAKO KULTUR HIRIBURUAREN KUDEAKETAN.



Batzarkide-talde jeltzaleak Kulturako, Kiroletako eta Gazteriako foru diputatua Ikerne Badiolari eskatu dio, Batzar Nagusietako Kultura batzordean parte-hartzeko eta, bertan, azaltzeko Foru Aldundiaren iritzia Donostia 2016 Europako Kultur Hiruburuaren gaineko azkeneko gertakariei buruz.



Donostia 2016ko zuzendari Itziar Nogerasek dimititzeko zorian izan zen atzo. Behin albistea ezagututa, EAJ-PNVren batzarkide taldeak Foru Aldundiari eskatu dio azaltzeko zer gertatzen ari den 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren kudeaketan. Horren harira, batzarkide jeltzale Ainhoa Galdosek honakoa esan du: “Kezkatuta gaude, izan ere gero eta arazo gehiago daude Europako Kultur Hiriburuaren gainean”. Hori dela eta, Galdosek Foru Aldundiari eskatu dio “argitzeko Foru Aldundiak zer egingo duen proiektua bultzatzeko eta indartzeko, hain zuzen ere, hainbeste aldaketa izan duen proiektua bultzatzeko eta indartzeko”.

Horrenbestez, – eta helburua da, ahalik eta informazio gehien izatea – EAJ-PNVren batzarkideak segidakoa aditzera eman du: “Kulturako, Kiroletako eta Gazteriako foru diputatu Ikerne Badiolari eskatu diogu Batzar Nagusietako Kultura batzordean parte- hartzeko eta, bertan, azaltzeko zer gertatzen ari den patronatuan eta, era berean, Foru Aldundiaren iritzia emateko Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren gaineko azkeneko gertakariei buruz”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario