Batzarkide
jeltzale Eider Mendozak esan du, Foru Aldundiak honakoa lehenetsi behar duela:
gizarte-zerbitzuak mantentzea, zerbitzuak garatzen jarraitzea eta behar duten
pertsonei zerbitzua ematea.
Gizarte Politikako foru
diputatu Ander Rodriguezek Batzar Nagusietako izen bereko batzordean parte
hartu du gaur goizean eta, bertan, Gizarte-Zerbitzuetako Legearen garapen
mailaren berri eman du. Behin foru
diputatuaren azalpena entzunda, EAJ-PNVren batzarkide Eider Mendozak Gizarte
Politikako foru diputatuari leporatu dio eztabaida antzuak sortu izana eta
segidakoa eskatu dio: “Elkarlanean aritzeko gainerako erakundeekin
Gizarte-Zerbitzuetako legea garatzeko”.
Horren harira, Mendozak
honakoa esan du: “Foru Aldundiak lehenetsi behar ditu pertsonen arreta,
akordioak egitea eta ez, ordea, liskarra bilatzea”. Batzarkide jeltzalearen
iritziz, foru diputatuak eztabaida antzuak baztertu behar ditu eta, are
gutxiago, sortu. Eta hori da egin duena familien diru-laguntzarekin”.
Era berean, EAJ-PNVren
batzarkideak gogorarazi du, Mendekontasunaren gaineko Legea Espainiako lege bat
dela. Are gehiago: Espaniako legeak ezartzen du, senidea urtebete zaintzen egon
behar dela diru-laguntza jasotzeko. Baina aitzitik, Gipuzkoako, Bizkaiko eta
Arabako foru aldundiek ez dute legea betetzen, izan ere, mendekontasunaren
gaineko diru-laguntza eskatu dutenek hasieratik jaso dute. Eta foru aldundiek
hartu dute bere gain diru-laguntza horren kostua. Hortaz, Eider Mendozak Ander
Rodriguezi eskatu dio, ez saiatzeko beldurra sortzen hain serioa den gai
batekin, eta, era berean, leporatu dio, ez duela egoeraren araberako jarrerarik
izan.
Mendozak, halaber,
honakoa gogorarazi du: “Lehengo legealdian, Eusko Jaurlaritzak segidako lanak
egin behar zituen: gizarte zerbitzuen kartera-dekretua, inbentarioa eta
gizarte-zerbitzuen kostuen garapena. Baina aitzitik, alderdi sozialistaren
Eusko Jaurlaritza ez zen gai izan hori egiteko eta, orain, Urkullu
Lehendakariaren Eusko Jaurlaritzak inbentario hori egin du. Eta, horri esker,
2017.urterako beharrak ezagutzen dira – gogoan izan, orduan aitortzen zaiola
eskubide subjektiboa – ”.
Horrenbestez, Eider
Mendozak esan du, plaza kopurua eta diru-laguntzak handitzea aurreikusten dela,
baita ekonomia-estaldura ere. Izan ere, gero eta adineko pertsona gehiago
egongo dira, gero eta mendekotasun egoera gehiago egongo dira, eta gero eta
pertsona gehiago baztertze-egoeran egongo dira. Horiek horrela, hautetsi
jeltzaleak ez du ulertzen zergatik Ander Rodrigezek datuak ezkutatzen dituen.
Mendozaren iritziz, garrantzitsuena da erakundeek akordioa egiteko borondatea
izatea legea garatzeko.
Azkenik, Eider Mendozak
Ander Rodrigezi gogorarazi dio, egungo gizarte-zerbitzuetako sistema EAJ-PNVk
egin zuela eta foru diputatuaren lana sistiema bere horretan mantentzea izan
dela, nahiz eta lehengo legealdiko Elgoibar eta Irungo egoitzak egiteko
hartutako konpromisoa baztertu duen. Hori dela eta, Gizarte Politikako foru
diputatuari eskatu dio, istilu zein eztabaida antzu gehiago ez sortzeko bere
kudeaketa ez eraginkorra ezkutatzeko. Eider Mendozaren ustez, bada garaia hitz
egiten hasteko. Eta helburua honakoa da: beharra duten pertsonen arreta
indartzeko akordioa egitea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario