9 de mayo de 2014

EAJ-PNV-K SALATU DU LARRAITZ UGARTEREN UTZIKERIAK ERREPIDEEN MANTENTZE-LANAK EGITERAKOAN GIPUZKOAN ISTRIPU GEHIAGO SORTU DITUELA.

Batzarkide-talde jeltzaleak eskatu du Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuak parte hartzeko izen bereko Batzar Nagusietako batzordean eta, bertan, neurriak azaltzeko, hain zuzen ere, Gipuzkoako errepideetan  istripu kopurua gutxitzeko neurriak.


Istripu-kopurua asko handitu da azkeneko urtean Gipuzkoan. Hain zuzen ere, 2013an 3.640 istripu egon ziren, hau da, 2012an baino 244 gehiago. Istripu gehienak trafiko gehien duten errepideetan gertatu ziren, hain zuzen ere, N-I errepidean Andoain eta Olaberria artean, AP-8 autobidean Aritzetan eta Itziar eta Ermua artean, eta GI-363 errepidean Gaintxurizketako gainan.

Hainbat arrazoi daude istripu-kopuruen handitzea azaltzeko. Besteak beste, azken hamarkadan istripuak gutxitu ziren gidariek kontu handiagoa izan dutelako eta errepide berriak egin direlako. Baina aitzitik, Bildu Foru Aldundian agintzen hasi zenetik, ez du inbertsiorik egin errepideetan eta, ondorioz, Gipuzkoako errepideen egoera ez da egokia. Horrenbestez, errepideen egoera da istripu-kopuruen handitzearen arrazoi nagusietako bat.

Horren harira, EAJ-PNVren batzarkide taldeak salatu du Larraitz Ugarteren kudeaketa txarra eta, bereziki, errepideen mantentze-lanak egiterakoan izan duen utzikeria arrazoi nagusiak direla Gipuzkoan istripu-kopuruen handitzea azaltzeko. EAJ-PNVren batzarkide Joseba Antxustegik gogorarazi du, hau guztia gertatu dela Larraitz Ugarte bera Bidegi sozietate publikoaren presidenta izanik. Eta gogoratu behar dugu, Bidegi kaudimena dela, irabaziak dituela eta baliabideak dituela errepideen mantentze-lanei aurre egiteko.

Era berean, Joseba Antxustegik honakoa esan du: “Errepideetako erabiltzaileek egunero ikusten dute errepidearen egoera ez dela egokia”. Hortaz, Larraitz Ugarteri leporatu dio, errepideen mantentze-lanak deskuidatu izana azkeneko hiru urteotan. Eta utzikeria hori arazo bihurtu da.

Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuari eskatu dio, Batzar Nagusietan lehenbailehen arrazoiak azaltzeko, hain zuzen ere, istripu-kopurua handitu izanaren arrazoiak: “Jakin nahi dugu, zergatik foru diputatuak utzi dion azkeneko hiru urteotan errepideak egoki mantentzeko inbertsioak egiteari”.


Azkenik, hona hemen Joseba Antxustegiren hitzak: “Larraitz Ugarte foru diputatua batzordean parte-hartzearen helburua honakoa da: ezagutzea zein neurri hartu dituen istripuak gutxitzeko eta, era berean, foru diputatuak berak azaltzea zein egoeratan dagoen istripu gehien dituzten errepide-eremuen maparen lanketa”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario