EAJ-PNVren
batzarkideak gainerako alderdiei eskatu die, alderdikeriak baztertzeko eta
pedagogia sustatzeko zerga iruzurarri aurre egiteko
Gaur goizean, Batzar
Nagusietako osoko bilkuran, batzarkide taldeek aho batez onartu dituzte zerga
iruzurrari aurre egiteko neurri berriak ezartzea. EAJ-PNVren batzarkide Jose Corchonek honakoa esan du: “Jeltzaleok gogotsu
lan egin dugu neurriak aho batez onartzeko. Izan ere, uste dugu garrantzitsua
dela herritarrak alderdiok ados gaudela ikustea. Kontrakoa irudikatzeak, ordea,
- hau da, alderdiok ados ez gaudela irudikatzeak – sistemari kalte egiten dio”.
Horren harira, Corchonek
azpimarratu du, zerga iruzurrari aurre egiteko gakoa dela alderdikeriak
baztertzea: “Alderdi guztiok uste dugu erakunde guztietan iruzurarri aurre
egiteko eraginkorragoak izan behar dugula eta iruzurgileak zigortu behar
direla. Hori izan da azkenaldian lortu ditugun akordioen helburua. Eta, akordio
horiei esker, besteak beste, berriki erakundeek informazioa trukatzeko
hitzarmena sinatu dute”.
Era berean, EAJ-PNVren
batzarkideak gogorarazi du, hitzarmen hori egin dela Euskadiko erakunde guztietako
ogasuneko tekinikarien lanari esker. Beraz, horrek erakusten du, alderdikeriak
baztertzen direnean zerga iruzurrari aurre egiteko akordio eraginkorragoak
lortzen direla.
Batzarkide jeltzaleak,
halaber, honakoa azpimarratu du: “Zerga Iruzurrari aurre egiteko 2014ko
Plangintzak, hain zuzen ere, erakundeen artean egindako plangintzak, foru
ogasunei egin beharreko lanak zehazten dizkie zerga iruzurrari aurre egiteko”.
Azkenik, iruzurgile handien
zerrenda argitaratzeari buruz, Jose Corchonek
segidakoa esan du: “Oso positiboa da aztertzea zerga iruzurgile handien
zerrenda argitaratzea legezkoa den ala ez. Izan ere, argi eta garbi geldituko
da noraino hartu daitezkeen neurriak eta zer hobetu daitekeen. EAJ-PNVk
babestuko ditu zerga iruzurrari aurre egiteko neurriak, betiere, baldin eta
eraginkorrak badira eta legea betetzen badute”. Hortaz, Corchonek azpimarratu
du, pedagogia sustatzea ezinbestekoa dela zerga iruzurrari aurre egiteko. Izan
ere, zenbat eta gehiago herritarrei erakutsi ogasunarekin bete behar dutela,
hainbat eta eraginkorragoa izango da iruzurrari aurre egiteko borroka.
No hay comentarios:
Publicar un comentario