Batzarkide-talde
jeltzalearen bozeramaile Markel
Olano oso arduratuta dago, izan ere, Bilduren aginteko Foru
Aldundiak ez du lidergorik ekonomia suspertzeko politikak egiteko.
EAJ-PNVren
batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olano bihar Barakaldoko Makina Erremintako
Biurtekoan izango da eta, aldez aurretik, Bilduren aginteko Foru Aldundiari
eskatu dio, lehenbailehen martxan jartzeko aurrekontuan adostutako ekonomia
sustatzeko neurriak. Gogoan izan, Bilduk eta EAJ-PNV adostu zutela 2014ko
Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontua. Eta, era berean, Markel Olano oso arduratuta
dago, izan ere, Bilduren aginteko Foru Aldundiak ez du lidergorik ekonomia
suspertzeko politikak egiteko.
Ildo beretik, Olanok
honakoa esan du: “Bilduren aginteko foru gobernua nabarmen atzeratu da bai
Gipuzkoako enpresen egoeraren diagnosia egiten, bai krisiari aurre egiteko
neurriak ezartzen. Gororatu behar da gai horiek bi taldeok aurrekontua
onartzeko egindako itunean adostu genituela. Hori dela eta, Bilduri eskatzen
diogu lehenbailehen itundutakoa betetzeko”.
Era berean,
batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaileak gogorarazi du, lehengo legealdian
2009, 2010 eta 2011ko aurrekontuetan Gipuzkoako Foru Aldundiak batez-beste
%4,46ko inbertsioa egin zuela krisiari aurre egiteko. Egun, aldiz, Bilduren
aginteko Foru Aldundiak inbertsioa murriztu du eta %1,21 izatera pasa da 2014ko
aurrekontuan. Hau da, Bilduk %73 gutxitu du krisiari aurre egiteko inbertsioa.
Markel Olanok, halaber,
honakoa adierazi du: “Ezin dugu ahaztu, legealdi honetan batez-beste ekonomia-sustatzeko
kudeaketa-aurrekontua bakarrik %30 gutxitu dela oposizioko alderdien lanari
esker (PNV eta PSE). Baldin eta oposizioak negoziatzeko esfortzurik egin izan
ez balu, legealdi honetan ekonomia sustatzeko diru-lerroak %58 gutxituko
ziren”.
Horrenbestez, Olanok
segidakoa salatu du: “Ekonomia sustatzeko diru-lerroak izugarri murriztu dira
eta honakoa utzi dute agerian: Bilduren aginteko Foru Aldundiak ez ditu aintzat
hartzen Gipuzkoako enpresak eta langileak”. EAJ-PNVren bozeramailearen iritziz,
murrizketa hori ez da kasualitatea. Izan ere, ezker abertzaleak
ideologia-aurreiritziak ditu eta, horiek, Foru Aldundiaren ekonomia sustatzeko
jarduerak baldintzatzen dituzte.
Ondorioz, une honetan, Bilduren aginteko Foru Aldundiak egiten duen
gauza bakarra da krisiari aurre egiteko borroka oztopatzea”.
Azkenik, Olanok Bilduri
honakoa eskatu dio: “Industriarekiko aurreiritziak baztertzeko eta ekonomia
sustatzeko inbertsioak ez oztopatzeko. Izan ere, Gipuzkoak ezin dio uko egin
ekonomia sustatzeko inbertsioak egiteari. Eta, are gehiago: enpresak dira Gipuzkoako
ekonomiaren eragileak, izan ere, enpleguaren %85 sortzen dute eta egungo
ongizate-sistema mantentzen laguntzen dute”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario