Batzarkide
jeltzale Eider Mendozak Gizarte Politikako foru diputatu Ander Rodriguezi esan
dio ez dela espero bezala aritu, eta honakoa eskatu dio: “Lehentasuna emateko
pertsonen arretari, akordioak egiteari eta ez, ordea, liskarra sortzeari”.
Senideak zaintzeko
prestazioari buruz eztabaidatu dute batzarkide-taldeek gaurko osoko bilkuran.
EAJ-PNV, Bildu eta Aralar taldeek akordioa lortu dute eta Gipuzkoako Foru
Aldundiari honakoa eskatu diote: Zaintzaile guztiei bermatzeko senideak zaintzeko
prestazioa hasieratik kobratzeko, orain arte egin duen bezala.
Horren harira,
EAJ-PNVren batzarkide Eider Mendozak gogorarazi du “Mendekotasunaren gaineko
Legea Espainiako lege bat dela. Are gehiago: Espainiako legeak dio urtebete
egon behar dela senidea zaintzen prestazioa jasotzeko. Baina aitzitik,
Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako foru aldundiek ez dute legea betetzen, izan
ere, mendekotasunaren gaineko prestazioa Euskadin eskatu dutenek hasieratik
kobratzen dute. Eta foru aldundiek hartu dute bere gain kostua”. Hortaz,
Mendozak Gizarte Politikako foru diputatu Ander Rordiguezen jarrera salatu du,
izan ere herritarrak beldurtzen ari da eta polemika sortzen ari da eztabaidarik
ez dagoen gaian”.
Era berean, batzarkide
jeltzaleak Gizarte Politikako foru diputatuari esan dio ez dela espero bezala
aritu eta honakoa eskatu dio: “Lehentasuna emateko pertsonen arretari,
akordioak egiteari eta ez, ordea, liskarra sortzeari”. Hortaz, Eider Mendozak
Ander Rodrigezi eskatu dio, lan egiteko egungo gizarte-zerbitzuak mantentzeko –
gogoan izan, EAJ-PNVk hasitako sistema dela –, gizarte-zerbitzuak garatzen
jarraitzeko eta pertsonei zerbitzua emateko.
Mendozak, halaber,
lortutako akordioari jarraituz, Gizarte Politikako foru diputatuari honakoa
eskatu dio: “Gizarte-zerbitzuetako erakundeen arteko organoan segidako
proposamenari uko egiteko: prestazioa jasotzeko urtebete senidea zaintzen
egoteko proposamena”.
Azkenik, EAJ-PNVren
batzarkideak gogorarazi du, Espainiako Gobernuaren erabakia izan dela
prestazioa murriztea eta ez, ordea, Eusko Jaurlaritzarena. Izan ere, Espainiako
Gobernuak Eusko Jaurlaritza behartu du murrizketa hori ezartzera
Gizarte-Zerbitzuetako Legean. Hala ere, foru aldundiek dute azken hitza. Eta,
beraz, Ander Rodriguezi eskatzen diogu polemika gehiago ez sortzeko eta
prestazioa hasieratik mantentzeko, orain arte egin duen bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario