Batzarkide
jeltzale Eider Mendozak Foru Aldundiari eskatu dio, plana gehiago zehazteko eta
segidakoa gaineratu du: “EAJ-PNVk lan egiten jarraituko du ekonomia sustatzeko
neurriak hartzeko”.
Ogasuneko eta
Finantzetako foru diputatu Helena Francok eta Gizarte Politikako foru diputatu
Ander Rodriguezek Ogasun eta Finantzetako batzordean parte hartu dute gaur
arratsaldean. Bertan, batzarkide-taldeei segidakoa azaldu diete: Enplegua eta
gizarte-ongizatea sustatzeko Foru Arau proposamena. Horren harira, EAJ-PNVren
batzarkide Eider Mendozak honakoa esan du: “EAJ-PNV prest dago Gipuzkoan
krisiari aurre egiteko neurri guztiak babesteko. Hala ere, Foru Aldundiari
eskatzen diogu tranparik ez egiteko eta ez egiteko bere kudeaketa kaxkarra
ezkutatzeko foru arau proposamenik, eta are gutxiago, enplegua eta ongizatea
sustatzeko plan bat bezala aurkezteko”.
Ildo beretik, Mendozak
salatu du, Bilduren aginteko Foru Aldundiaren plana ez dela zehatza eta, are
gehiago, ez dituela lehentasunak ezartzen. Gainera, eginda egon beharko luketen
proiektuak daude, hain zuzen ere, Foru Aldundiak berak baztertutako proiektuak lehenesten
ez zituelako.
Era berean, batzarkide
jeltzaleak salatu du, Foru Arau proposamenak ez duela enplegua sustatzeko
ekimenik eta, are gutxiago, kalitatezko enplegua sustatzeko ekimenik. Hori dela
eta, Eider Mendozaren ustez, Foru Aldundiak segidako izena jarri behar zion
ekimenari: Bilduren aginteko foru gobernuak hartutako erabaki atzeraezinak eta
dagoeneko eginda egon behar luketen proiektuak egiteko Foru Arau proposamena”.
Mendozak, halaber,
honakoa kritikatu du: “Bilduren aginteko Foru Aldundiak orain arte esan du
berak egindako aurrekontu proiektuak izan direla gizarte politikei diru gehien
eman dizkietenak. Baina aitzitik, orain egindako plangintzan, soilik %11,11
zuzendu dizkie gizarte politikei eta, gehiago zehazteko, segidako ekimenei:
Bidasoako eskualdeko adineko pertsonentzako zentroetan itunpeko plaza gehiago
egiteko eta Zarauzko Gureak elkarteko lantegi babestuetarako”. Gainera,
batzarkide jeltzaleak Ander Rodriguezi segidakoa gogorarazi dio: “legealdiaren
hasieran Gizarte Politikako foru diputatuak berak esan zuen proiektu bat zuela
adineko pertsonentzako zentroetako plaza guztiak publikoak egiteko. Beraz,
orain harritzen gaitu entzuteak itunpeko plaza gehiago egitearen alde dagoela.
Hau da, berriro ere agerian gelditu da, foru diputatuak gauza bat esan eta
beste bat egiten duela”.
Azkenik, EAJ-PNVren
batzarkideak Bilduren aginteko Foru Aldundiari eskatu dio, batzarkide taldeei
Foru Arau proposamenari buruzko dokumentu guztiak emateko, taldeek proposamena
ondo azter dezaten eta proiektua hobetzeko beharrezko zuzenketak aurkez ditzaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario