Batzarkide jeltzale Xabier Ezeizabarrenak Bilduri
leporatu dio, Foru Aldundian prozedurak eta legeak nahierara egin izana, Batzar
Nagusietan gehiengoa izan gabe.
Gipuzkoako Foru Aldundiak aditzera eman zuen atzo 2015ean prest egongo dela
Zubietan hondakinak tratatzeko azpiegitura mekaniko-biologikoa eta azpiegitura
errausketa instalazioa eraiki behar zen kokalekuan egongo dela. Horretarako,
Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako departamentuak azaroak esleituko du
azpiegituraren eraikuntza, baina ez dio baimenik eskatuko Eusko Jaurlaritzari.
Horiek horrela, EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak honakoa salatu
du: “Irregulartasun larriak daude Zubietako TMB hondakinak tratatzeko
azpiegituraren izapidetzean”. Horren harira, Ezeizabarrenak azaldu duenez, Foru
Aldundiak Haase Enviromental Consulting enpresari eskatuko dio azpiegitura
egiteko, baina horretarako ez du esleipen prozesurik egingo. GHK hondakin
partzuergoak RESA ingenieritzarekin zuen kontratua eten du eta aipatutako
enpresari eman dio. Baina aitzitik, enpresa horrek erakutsi beharko du TMB
hondakinak tratatzeko azpiegituraren esleipena izateko kontratazio baldintzak
betetzen dituela. Egun, ordea, inork ez du horrelakorik frogatu eta, gainera,
GHK-k ezin dio beste bati utzi esleitu ez den beste kontratu bat”.
Ildo beretik, EAJ-PNVren
batzarkideak segidakoa gogorarazi du: “Ingurumen-baimenak azpiegitura zehatz
batzuk egiteko dira – eta gogoan izan, GHK-k ingurumen baimen bateratua
luzatzeko eskatu duela azpiegitura motak aldatu gabe –. Eta, hain zuzen ere,
honako azpiegiturak egiteko eskatu ditu: hondakinak tratatu aurreko
azpiegitura, errausketa instalazioa eta zepak heltzeko azpiegitura. Eta Foru
Aldundiak ez ditu hiru azpiegitura horiek egingo. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren
Ingurumeneko sailburuordeak esan zuenaren harira, lortutako baimena aldatzeko
Foru Aldundiak ingurumen-organoaren baimena beharko du”.
Batzarkide jeltzaleak,
halaber, gogorarazi du, Iñaki Errazkin foru diputatuak eta Martin Garitano
diputatu nagusiak aitortu zutela bere proiektua ez zuela finantziaziorik. Egun
ez dute zehaztu finantziazioa lortu duten ala ez, izan ere, ez diete
informaziorik eman ez herritarrei ez Batzar Nagusietako kideei. Eta
finantziazio hori gabe Foru Aldundiak zein GHK-k ezin dute ezer esleitu.
Azkenik, Ezeizabarrenak
Bilduri egotzi dio, Foru Aldundian prozedurak eta legeak nahierara egin
izana, Batzar Nagusien gehiengoaren iritzia kontuan izan gabe. Eta jarrera hori
ez da demokratikoa eta aldebakarrekoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario