26 de septiembre de 2014

EAJ-PNV-K SALATU DU FORU ALDUNDIAK EZ DUELA EGOKI KUDEATU AHUNTZEN UXALDIA, IZAN ERE, AHUNTZEN JABEAK EZAGUTZEN ZITUEN



Batzarkide jeltzale Igor Iturainek adierazi du, ahuntzak egoki identifikatuta zeudela, eta Foru Aldundiari honakoa eskatu dio: “Biktimarena ez egiteko, akatsak onartzeko eta arduratsu jarduteko”.



Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko foru diputatu Jon Peli Uriguenek izen bereko batzordean parte hartu du gaur goizean. Bertan, foru diputatuak azaldu behar izan du aldundiak Izarraitz mendian egindako ahuntx uxaldia. Orduan, Foru Aldundiaren bazozainek 9 ahuntz hil zituzten, hain zuzen ere, egoki identifikatuta zeuden 9 ahuntz. Eta, horrek, animalien jabeak eta sindikatuak haserretu zituen.

Behin Jon Peli Uriguenen azalpenak entzunda, EAJ-PNVren batzarkide Igor Iturainek honakoa salatu du: “Foru Aldundiak ez zuen gaia ondo kudeatu eta, ondorioz, ezin izan zuen ekidin uxaldia. Gainera, ahuntzak egoki identifikatuta zeuden, beraz, Foru Aldundiak ahuntz horien jabeak ezagutzen zituen”.

Era berean, Iturainek Foru Aldundiak uxaldia egiteko neurriak kritikatu ditu: “Foru Aldundiak oker jardun du, izan ere, mendizaleak eta inguruko baserritarrak arriskuan jarri ahal izan ditu, eta bereziki, Foru Aldundiak berak onartu duenean akatutako ahuntz bat errebotez akatu zuela”.

Igor Iturainek, halaber, segidakoa esan du: “Oso larria da Foru Aldundiak adierazi izana beharbada hirugarren batek tiroak bota zituela. Horrenbestez, Foru Aldundiak ez du bere errua eta gaizki kudeatu duela onartu nahi”.

Azkenik, EAJ-PNVren batzarkideak Foru Aldundiari eskatu dio, biktimarena ez egiteko, akatsak onartzeko eta arduratsu jarduteko. Izan ere, hasieratik kaltetuen eskariak kontuan hartu izan balitu, gaiak ez luke hainbesteko alarma sortuko”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario