Batzarkide jeltzale Eider Mendozak Bilduri leportatu dio
bakarrik ezker abertzalearen iritzia entzutea eta, ondorioz, gipuzkoar gehienen
iritzia baztertu izana.
EAJ-PNVk aurkeztutako Ekonomia Sustatzeko Foru Arauak – hain zuzen ere,
Bilduren aginteko foru gobernua krisiari aurre egiteko plangintza egitera
behartzeko foru araua - beste izapide
bat gainditu du gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Bertan,
Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko batzordean, batzarkide taldeek
foru arauari egindako zuzenketak eztabaidatu eta bozkatu dituzte. Bakarrik
oposizioko batzarkide taldeek egin dizkiote zuzenketak foru arauari. Bildu eta
Aralar taldeek, ordea, ez dute zuzenketarik egin nahi izan, izan ere, hasieratik
foru arauaren aurkako jarrera izan dute.
Horiek horrela, batzarkide jeltzale Eider Mendozak honakoa salatu du:
“Bilduk ez du borondaterik izan foru arauari ekarpenik egiteko, hain zuzen ere,
uneko foru gobernuari zein hurrengo foru gobernuei ekonomia sustatzeko neurriak
hartzera behartuko dituen foru arauari”. Horrenbestez, Mendozaren ustez, Bilduk
ez du gaia inoiz gidatu, izan ere, ez ditu kontuan hartzen Gipuzkoako benetako
beharrak. Eta, horrek, erakusten du Bilduren aginteko foru gobernuaren
kudeaketa guztiz geldi dagoela.
Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak honakoa gogorarazi dio Bilduri:
“Legealdia hasi zenetik, EAJ-PNVk hainbat ekimen egin ditu Foru Aldundia
behartzeko ekonomia sustatzeko planak egitera. Baina aitzitik, Bilduren
aginteko foru gobernuak ez ditu eskaerak aintzat hartu, hain zuzen ere, Batzar
Nagusien gehiengoaren eskaerak: lehenik, ez zuen bete EAJ-PNVk eskatutako
krisiari aurre egiteko plana egitea; bigarrenik, ez zuen eratu Batzar Nagusien
gehiengoak eskatutako hitzarmen mahaiaren eratzea; eta, hirugarrenik, Bilduren
aginteko Foru Aldundiak aurrekontuetan egin dituen sailak oposizioko taldeekin
aurrekontuen negoziazioan adostutakoak izan dira”.
Hortaz, Eider Mendozak segidakoa esan du: “Behin Foru Aldundia ekonomia
sustatzeko planak egiteko aukerak amaitzen ari zitzaizkigula ikusita, foru
araua egitea erabaki genuen, honako helburuarekin: Bildu behartzea Gipuzkoako
ekonomia sustatzeko neurriak hartzea. Eta, horretarako, Gipuzkoako gizartearen,
politikaren eta ekonomiaren eragileen ekarpenak izan genituen”.
Mendozak, halaber, Bilduri egotzi dio, bakarrik ezker abertzalearen iritzia
kontuan hartu izana: “Bilduk bakarrik ezker abertzalearen iritzia entzuten du.
Baina ezker abertzaleak ez du soilik Gipuzkoa osatzen. Beraz, Bildu gipuzkoar
gehienen iritzia baztertzen ari da, hain zuzen ere, lehenbailehen krisiari
aurre egiteko neurriak hartzeko eskatzen dion iritzia”.
Azkenik, hona hemen Eider Mendozaren salaketa: “Bilduk urtero aurrekontuetan
ekonomia sustatzeko aurrekontu-saila murriztu du. Eta hain handia izan da
murrizketa, non EAJ-PNVk lehengo legealdietan hasitako eredua suntsitu du; hain
zuzen ere, Gipuzkoaren gizarte- eta ekonomia-ongizatea bermatu duen eredua
suntsitu du. Eta, aldiz, Bilduk ezarritako ereduak langabezia handitu du –
Euskal Autonomia Erkidegoan langabezia gehien handitu den lurralde izan da –,
eta, horrek, agerian utzi du Bilduk oso gaizki kudeatzen ari dela”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario