Batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok
Bilduren aginteko Foru Aldundiari eskatu dio, lehenesteko Gipuzkoako ekonomia
sustatzeko ekimenak eta baliabideak emateko enpresei egoerari aurre egiteko.
Behin diputatu nagusi Martin Garitano eta Ogasun eta Finantzetako foru
diputatu Helena Francoren azalpenak entzunda – Herri Dirubideen Euskal
Kontseiluaren bileraren berri eman dute gaur goizean Batzar Nagusietako Ogasun
eta Finantzetako batzordean –, EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile
Markel Olanok Bilduri leportatu dio, Gipuzkoako enpresengandik urrun egotea eta
bakarrik zerga-bilketan pentsatzea. Horren harira, Olanok Foru Aldundiari
honakoa eskatu dio: “Lehenesteko Gipuzkoako ekonomia sustatzeko ekimenak eta
baliabideak emateko enpresei egoerari aurre egiteko”.
Era berean, EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramailea kezkatuta dago,
izan ere sozietateen gaineko zergaren bilketa %8,23 gutxitu da, baldin eta
2013ko datuekin alderatzen badugu. Eta, halaber, bozeramaile jeltzalea ez dago
ados, Ogasun eta Finantzetako foru diputatuaren hausnarketarekin: “Izan ere,
Helena Francok ez dio garrantzia eman Gipuzkoako enpresen egoera larriari,
baizik eta sozietateen gaineko zerga aldatu behar dela azpimarratu du, betiere,
Gipuzkoako enpresei zerga gehiago ordainarazteko”.
Olanok, halaber, honakoa salatu du: “Gipuzkoako enpresek egoera oso larria
bizi dute, baina aitzitik Helena Franco foru diputatuak ezikusiarena egiten du
eta bakarrik zerga-bilketan pentsatzen du. Gainera, Gipuzkoan enpresa
garrantzitsuek euren ateak itxi behar izan dituzte, beraz, sozietateen gaineko
zerga aldatzeko asmoa izatea zerga-presioa handitzeko onartezina da”.
Azkenik, hona hemen EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramailearen hitzak:
“Sozietateen gaineko zerga ezagutzea eraginkorra da jakiteko Gipuzkoako
enpresen egoera zein den. Hori dela eta, unea da esfortzua egiteko eta enpresei
baliabideak emateko egoerari aurre egiteko. Hortaz, Markel Olanok, berriro ere,
azpimarratu du, oso garrantzitsua dela ekonomia sustatzeko planak egitea eta
honakoa gogoratu du: “horretarako Foru Araua onartu dugu Batzar Nagusietan,
hain zuzen ere, Bilduren aginteko foru gobenua behartzeko ekonomia sustatzeko
planak egitera”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario