Batzarkide-talde
jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok aditzera eman du, EAJ-PNVk bilerak
egingo dituela gizarte politikako Gipuzkoako hirugarren sektorearen
ordezkariekin. Eta bilera horien helburua honakoa da: Gizarte politikan lan
egiten duten ordezkarien iritzia ezagutzea eta EAJ-PNVren kezka adieraztea.
EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile Markel
Olanok, batzarkide jeltzale Eider Mendozak eta Elgoibarko alkate Alfredo
Etxeberriak prentsaurrekoa egin dute gaur goizean. Bertan, jeltzaleek honakoa
ohartarazi dute: “Bilduk arriskuan jarri du Gipuzkoako gizarte politiken
ereduaren bizi-irautea”. Horiek horrela, batzarkide-talde jeltzalearen
bozeramaile Markel Olanok esan du, Kabia ez dela 16 udal zahar-egoitzen
eskumena bereganatzeko tresna, izan ere, ez da eraginkorra eta helburu bakarra
du: gizarte zerbitzuen eredua aldatzea eta, ondorioz, Gipuzkoako gizarte
zerbitzu guztiak zuzenean kudeatzea.
Horren harira, Olanok honakoa adierazi du: “Baldin
eta Bilduk Kabia martxan jartzen badu, hirugarren sektorea desagertuko da, hain
zuzen ere, ehunka profesional eta bolondres batzen dituzten irabazi asmorik
gabeko Gipuzkoako hainbat elkarte (Atzegi, Gureak, Aspace, Gautena, Agifes,
Matia, Cruz Roja, Cáritas…). Eta horietako batzuek urteetan, baita mendeetan
ere, lan egin dute gipuzkoarron beharrei aurre egiteko”.
Era berean, batzarkide-talde jeltzalearen
bozeramaileak segidakoa esan du: “Bilduren eredua ez da eraginkorra eta,
gainera, garestiagoa da administrazio publikoarentzat – Gizarte Zerbitzuen
Euskal Kontseiluaren Txostenak dio, batezbeste, zahar-egoitza publikoen kostua
egoitza pribatuena baino %50 garestiagoa dela – zein erabiltzaileentzat. Izan
ere, zenbat eta garestiagoa izan egoitza bateko lekua, orduan eta diru gehiago
ordaindu beharko du erabiltzaileak”. Gainera, Olanoren ustez, nahiz eta egun
Bilduren aginteko Foru Aldundiak Kabia egiteko aurrekontu-sailik ez duen,
baldin eta etorkizunean gizarte zerbitzuen eredua aldatu nahiko balu, Kabia
erabilita ez luke Batzar Nagusien onarpena jaso beharko”.
Markel Olanok, halaber, honakoa salatu du: “Bilduren
plangintzak bizkar eman die Batzar Nagusiei, hain zuzen ere, lehengo legealdian
Batzar Nagusietan gizarte zerbitzuen kudeaketaren gainean lortutako adostasunei
– kudeaketa hitzartzeari hirugarren sektorearekin, hau da, irabazi asmorik
gabeko elkarteekin, eta enpresekin –.
Hortaz, Olanoren ustez, bidegabekeria eta atzerakoia da esatea irabazi
asmorik gabeko elkarteak enpresen
interesen hegemonia eta gizarte-klase baten interesen menpe” daudela. Eta
hori egin zuen lehengo legealdian, egun Gizarte Politikako foru diputatu Ander
Rodriguezek. Are gehiago: plangintza ez da bidezkoa ere enpresa pribatuekin,
izan ere, Foru Arau batek araututa gehienez %3ko irabazia izan dezakete.
Gainera, EAJ-PNVren batzarkide taldearen eledunak
Foru Aldundiari eskatu dio, lehenik, lehenbailehen bere gain hartzeko 16
udal-egoitzen kudeaketa, izan ere, hala eskatzen dio Eusko Legebiltzarraren
Gizarte Zerbitzuetako Legeak; eta bigarrenik, aldebakarreko proposamenak
egiteari uzteko, izan ere, irudikatu nahi duen ereduen arteko talka erakusten
du eta ez Gipuzkoako lehentasunak baztertzen ditu”.
Azkenik, Markel Olanok aditzera eman du, EAJ-PNVk
bilerak egingo dituela gizarte politikako Gipuzkoako hirugarren sektorearen
ordezkariekin. Eta bilera horien helburua honakoa da: Gizarte politikan lan
egiten duten ordezkarien iritzia ezagutzea eta EAJ-PNVren kezka adieraztea.
Udalekin ez
dago akordiorik
Bestalde, Elgoibarko alkate Alfredo Etxeberriak esan
du, Foru Aldundiak ez duela akordiorik lortu udalekin, zahar-egoitzak
eskualdatzeko. Horren harira, Elgoibarko alkateak honakoa adierazi du: “Duela
bi urte Foru Aldundiak proposamena egin zuen, hain zuzen ere, gizarte
zerbitzuak hobetzeko proposamena, baina aitzitik honako akatsa egin zuen:
eskumenak nahastu zituen eta etxez etxeko aurrekontua erabili nahi izan zuen
udaletako zahar-egoitzen defizitari aurre egiteko”. Etxeberriaren iritziz, hori
ez da bidea: “Izan ere, Gizarte Politikako foru diputatu Ander Rodriguezek
aldebakarreko proposamena egin du eta konponbide ez egokia inposatu nahi izan
du, zeren eta baldin eta etxez etxeko arreta zerbitzurako aurrekontu-saila
erabiltzen badu, gipuzkoar guztiok ordainduko dugu 11 zahar-egoitzen defizita”.
Era berean, Elgoibarko alkateak argi utzi du, ez
dagoela akordiorik Foru Aldundiaren eta udalen artean, udaletako zahar-egoitzak
bere gain hartzeko. Foru Aldundiak uste du akordioa egin duela lehengo fasean
bere gain hartuko dituen bost zahar-egoitzen titular diren udalekin, baina ez
dut uste hori gertatu denik. Izan ere, Foru Aldundiak udalei
hitzarmen-proposamena egin die eta, bertan, eskatu die udalaren aurrekontuekin
zahar-egoitzen defizita bere gain hartzeko eta, gainera, Foru Aldundiari uzteko
udal instalazioak.
Amaitzeko, hona hemen Alfredo Etxeberriaren hitzak:
“Eudel goraipatu nahiko nuke. Izan ere, erakundeen arteko hizketakide ona izan
da. Eudelek Udalak ordezkatzen zituen, koordinazioa zegoen eta egokia zen.
Baina aitzitik, Bilduren aginteko Foru Aldundiak hizketakideari bizkar eman dio
eta alde bateko jarrera izateari ekin dio”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario