Jeltzaleen batzarkide-talde Eider
Mendozak egungo eredua babestu du eta Bilduri leporatu dio
irizpide ideologikoak erabili izana Kabia martxan jartzeko eta, ez ordea,
zerbitzuaren kalitatea.
Kabia arautzen duen Foru Arau proiektuaren tramitazioak aurrera darrai
Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Gaur goizean Gizarte Politikako batzordean
batzarkide taldeek zatiko zuzenketak eztabaidatu eta bozkatu dituzte.
EAJ-PNVren batzarkide Eider Mendozak
salatu du, Bilduk gizarte zerbitzuen eredua aldatuko duela eta zerbitzuen
kudeaketa publikoa eta zuzena izango dela. Horren harira, batzarkide jeltzaleak
honakoa adierazi du: “Gaur aukera genuen Foru Arauatik eredu aldaketari buruzko
esaldiak kentzeko. Baina aitzitik, ez da posible izan, izan ere EAJ-PNVren
zuzenketek ez dute behar zuten babesa izan”.
Era berean, Mendozak segidakoa esan du: “Nahiz eta Batzar Nagusiek eta ez,
ordea, Foru Aldundiak, erabakiko duten Kabiak zein zerbitzu kudeatuko dituen,
Bilduk dagoeneko badu tresnarik bere erabaki politikoa aurrera eramateko, hain
zuzen ere, Gipuzkoako gizarte zerbitzuen eredua aldatzeko eta kudeaketa
publikoa eta zuzena egiteko”. Ildo beretik, EAJ-PNVren batzarkideak adierazi
du, ez dela bidezkoa Bilduk, orain, irabazi asmorik gabeko elkarteak lasaitzeko
mezuak egitea, baldin eta Kabiak Gipuzkoako zerbitzu horiek zuzenean kudeatu
nahi baditu. Eta gainera, ez ditu bereizten enpresa pribatuak eta irabazi asmorik
gabeko elkarteak. Bilduk ideologia lehenetsi du, horrek ondorioak ditu eta
onartu beharko ditu. Kudeaketa zuzenaren ondorioz, enpresa pribatuak eta
hirugarren sektoreko elkarteak desagertuko dira.
Azkenik, Eider Mendozak honakoa
azpimarratu du: “Eztabaida bakarra izan beharko luke Foru Aldundiak 16 udal
egoitzen kudeaketa hartzea. Baina aitzitik, eskualdatzea egiteko modua ez da
adostu oraindik. Izan ere, Bilduk proposatu du udal egoitzen eta etxez etxeko
arreta zerbitzuaren arteko finantzazio trukea egitea. Eta EAJ-PNV ez dago ados,
izan ere, proposamenak kaltetzen ditu udal egoitza ez duten herriak edo defizit
gabeko egoitzak dituzten herriak, defizita duten egoitzen finantzaketa bere
gain hartu beharko dutelako. Eta horretarako, Foru Aldundiak etxez etxeko
arreta zerbitzutik kentzen die dirua. Gainera, Bilduk udal ondarearekin gelditu
nahi du, hain zuzen ere, egoitzen eraikinekin, eta ez du aurreikusten
etorkizunean berriro udalerriei eraikin horiek ematea, baldin eta eraikin
horientzat beste erabilera bat adosten
bada”. Hori del aeta, Mendozaren ustez, Kabia onartezina da, izan ere, ez du 16
udal egoitzen eskualdatzea adosten eta, gainera, gizarte zerbitzuen
kudeaketaren eredua aldatzeko atera ireki du”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario