19 de noviembre de 2014

MARKEL OLANO: “OSO GARRANTZITSUA DA BERTAKO ENPRESAK ETA PROIEKTUAK MANTENTZEA ETA INDARTZEA, GIPUZKOAKO INDUSTRIA LEHIAKORRA IZATEN JARRAITZEKO”.



Gipuzkoako EAJ-PNVren diputatu nagusigaiak esan du, gazteen indarra ezinbestekoa dela Lazpiur bezalako proiektuak garatzen eta lehiakorrak izaten jarraitzeko.



Gipuzkoako EAJ-PNVren diputatu nagusigai Markel Olanok Bergarako Lazpiur enpresa bisitatu du gaur goizean – Olano bilerak egiten ari da Gipuzkoako gizarte- eta ekonomia-eragileekin – eta, bertan, honakoa esan du: “Oso garrantzitsua da bertako enpresak eta proiektuak mantentzea eta indartzea, Gipuzkoako industria lehiakorra izaten jarraitzeko”.

Horren harira, Markel Olanok gogorarazi du, krisialdian arriskua dagoela kanpoko enpresak etortzeko eta bertako enpresak zein proiektuak erosteko eta, horrenbestez, enpresa gizon/emakumeei zein langileei enpresaren gaineko erabakiak hartzeko gaitasuna kentzeko. Olanoren ustez, horri aurre egiteko, ezinbestekoa da administrazio publikoek estrategia bat izatea Gipuzkoan proiektu eta enpresa horiek mantentzeko, izan ere, enpresek egiten dute indartsu Gipuzkoako industria.

Era berean, Olanok segidakoa azpimarratu du: “Debagoiena eskualdean enpresa sare handia dago, hain zuzen ere, elkarlanean aritzen diren eta giza baliabide handiak dituzten enpresak. Eta helburua da, enpresa horiek indartzea eta, gainera, ezagutzarekin (teknologia zentroekin), lanbide heziketa zentroekin, administrazio publikoekin eta finantza sistemarekin lotzea. Guztiok egin behar dugu esfortzua eta, horri esker, etorkizunean Gipuzkoako industria indartuko eta mantenduko dugu”. Hortaz, diputatu nagusigai jeltzaleak honakoa gogorarazi du: “Enpresek sortzen dute Gipuzkoako enpleguaren %85a. Beraz, enpresen garapenean eta lehiakortasunean inbertsioak egitea da, gure seme alaben etorkizuneko enpleguan inbertitzea”.

Markel Olanok, halaber, Gipuzkoako gizarte- eta ekonomia-eragileekin egiten ari den bileren helburua azaldu du: “Gizarte- eta ekonomia-eragileekin gure proiektua partekatu nahi dugu eta, horrenbestez, Gipuzkoako benetako beharrak ezagutu nahi ditugu. Uste dugu, oso garrantzitsua dela ezagutzea zer inbertsio egin behar diren Gipuzkoako industrian, indartsua izaten eta aberastasuna zein enplegua sortzen jarrai dezan. Eta, horretarako, ezinbestekoa da etorkizunerako estrategia bat izatea”.
Gainera, Olanok, Gipuzkoako gazteen garrantzia azpimarratu du, industriaren etorkizuna bermatzeko: “2011n Lazpiur-ek Fenix proiektua martxan jarri zuen eta gazteak enpresan sartzen hasi ziren. Ordura arte, pertsona batzuek bere onena eman zuten proiektu bat martxan jartzeko eta mantentzeko. Baina gaur egun, gazteen indarra ezinbestekoa da Lazpiur bezalako proiektu mendeurreneko bat garatzen jarraitzeko eta lehiakorra izaten jarraitzeko”.

Candy-ren itxiera

Azkenik, hona hemen diputatu nagusigai eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako jeltzaleen bozeramaile Markel Olanoren hitzak, Bergarako Candy enpresaren itxierari buruz: “Eginahalak egin behar ditugu Gipuzkoako enpresak eta proiektuak Gipuzkoan mantentzeko eta, hori, ezinezkoa denean, kanpoko enpresekin harreman zuzena izan behar dugu enpresa horrek Gipuzkoan inbertitu dezan. Izan ere, baldin eta kanpoko enpresa horiek Gipuzkoako proiektuetan ez badute inbertitzen, proiektu horiek zahakitu daitezke eta lehiakorrak izateari utz diezaiokete. Hori dela eta, Candy enpresarekin gertatutakoa berriro gerta ez dadin, administrazio publikoek lan egin behar dute Gipuzkoako enpresen eta proiektuen lehiakortasuna bermatzeko”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario