7 de septiembre de 2011

EAJ-PNV POZIK DA, EUROPAN GIPUZKOA KRISIAREN AURKAKO PLANENGATIK ERREFERENTE IZAN DELAKO.

Diputau Nagusi ohi, egun EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaile, Markel Olanok adierazi duenez, “lidergo partekatua izan zen aurreko gobernuaren ardatza, eta legealdi honetan gure taldearen metodo nagusia izango da”.

EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaile Markel Olano pozik da, izan ere, “Europak urte hauetan giza-ordezkariekin zein ordezkari ekonomikoekin krisiari aurre egiteko neurriak ezartzerako orduan elkarrekin egindako lana goraipatu baitu”. Olanoren iritziz, “Europaren aitorpenak krisiaren aurkako planekin hasi genuen bideari eusteko indarrak eman behar dizkigu”.

Ildo berean, EAJ-PNVren bozeramaileak honakoa gaineratu du: “Lan-ildoak obra publiko zein azpiegituretako inbertsioen sustapena; lana aurkitzeko zailtasunak dituzten kolektiboei babesa; enpresei laguntzea; eta zientzia, teknologia eta berrikuntzarako azpiegituren inbertsioen bultzada izan ziren”.

Markel Olanok azaldu duenez, “orobat, Europaren aitorpenak Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlan publiko pribatuan oinarritutako politika azpimarratzen du. Ezaugarri hauek izan ziren aurreko gobernuaren ardatza; eta gure batzarkide taldeak jarraituko duen metodoa izaten jarraituko du”.

Amaitzeko, Olanok ohartarazi duenez, “foru aldundiak gai honetan egiten duen lana gertutik jarraituko dugu, atzerapausoak eman ez daitezen, eta orain arte eraikitakoa suntsitu ez dezaten”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario