14 de octubre de 2011

EAJ-PNV-K BILDUREN KOHERENTZIA EZA SALATU DU DONOSTIAKO AUTOBUS GELTOKIAREKIKO.

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Xabier Ezeizabarrenak adierazi duenez, “kontraesana da, Foru Aldundiak sinatutako hitzarmena beteko dela – non eta, diru-laguntza Atotxako geltokia eraikitzeko dela zehazten den –, eta, era berean, geltokia Riberas de Loiola auzoan egingo dela esatea”.

EAJ-PNV batzarkide taldeko Xabier Ezeizabarrenak erantzun die, Donostiako autobus geltokiaren inguruan Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide-Azpiegituretako foru diputatuaren eta Jon Albizu zein Ricardo Burutaran Donostiako udaleko ordezkarien adierazpenei. Ezeizabarrenak honakoa salatu du: “Beste behin ere, agerian gelditu da, Bilduren gobernuaren koherentzia eza”.

Ildo beretik, Xabier Ezeizabarrenak zehaztu duenez, “Larraitz Ugartek Foru Aldundiak sinatutako hitzarmenarekin – Foru Aldundiaren diru-laguntza Atotxako autobus geltokirako izango da – beteko du; eta, era berean, Donostiako Udal gobernuak guztiz kontrakoa esan du; hots, geltokia Riberas de Loiola auzoan eraiki nahi duela”.

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramailearen iritziz, “Bilduren kontraesan berri baten aurrean gaude. Badute garaia Donostiako autobus geltokia bezalako gai garrantzitsuetan erabakiak hartzeko”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario