1 de diciembre de 2011

EAJ-PNV-K GIPUZKOARAKO AURREKONTUAK NEGOZIATUKO DITU, ETA, ERA BEREAN, GOGORATU DU, PSE-EE-K EZ DUELA ERRAUSTE-PLANTARI BURUZKO ZUZENKETARIK AURKEZTU.

Markel Olano jeltzaleen eledunak honakoa adierazi du: “PSEk egindako akatsa zuzendu nahi du, hain zuzen, errausketa-instalazioari buruzko zuzenketarik aurkeztu ez izana; eta, horrenbestez, negoziatzeko aukerarik ez duenez, besteoi ardurak leporatu nahian dabil”.

EAJ-PNV batzarkide taldeak gaur goizean honakoa gogoratu du: “Gipuzkoako aurrekontuak negoziatuko ditu, baita ere hondakinen kudeaketaren gainekoak. PSEk, aldiz, ezingo du hori egin; izan ere, ez du aurkeztu errauste-plantari buruzko zuzenketarik”.

Ildo beretik, jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaileak PSEri segidakoa eskatu dio: “Gai honetan duen ardura saihesten ari da. PSEk egindako akatsa zuzendu nahi du, hain zuzen, errausketa-insalazioari buruzko zuzenketarik aurkeztu ez izana; eta, horrenbestez, negoziatzeko aukerarik ez duenez, besteoi ardurak leporatu nahian dabil”.

Azkenik, hona hemen Olanoren adierazpenak: “Alderdi sozialistaren bozeramaile Rafaela Romeroren urduritasunak ez gaitu harritzen. Bi prentsaurreko egin ditu azkeneko bi egunetan, Gasteiztik zerga politikaren gainean jarrera aldatzeko deia jaso ostean”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario