EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak Bildurekin ados jarri direla esan du honakoa iragarri du: osoko zuzenketa bertan behera gelditu da.
EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok agerraldia egin du osoko bilkura hasi baino ordu erdi lehenago, eta segidakoa adierazi du: “Bildu taldearekin ituna sinatu dugu eta, ondorioz, 2012ko Foru Aldundiaren aurrekontuari aurkeztutako osoko zuzenketa bertan behera gelditu da”: Olanok zehaztu duenez, “negoziaketa gogorra izan da, baina adostasuna lortu dugu eta, beraz, pozik gaude”. Ildo beretik, hona hemen jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramailearen hitzak: “Itunak bi ildo nagusi ditu: alde batetik, krisiaren aurkako ikuspegia, eta bestetik, hondakinen kudeaketarako hitzartutakoa ez oztopatzeko konpromisoa”.
Markel Olanok azaldu duenez, “2012ko aurrekontuak ezin zuen aurrera egin krisiaren aurkako neurririk gabe. Horregatik, Berrikuntza departamentuan 8 milioi euroko diru lerroa ezartzea adostu dugu, hain zuzen, lurraldeko enpresei laguntzeko; izan ere, gure ekonomiaren oinarria dira. Gainera, maiatzan diru-lerro horri beste bi milioi euro gehitu ahalko zaizkio, krisiari modu orokorragoan aurre egiteko”.
Hondakinen kudeaketari buruz, Olanok segidakoa esan du: “Bilduk honako konpromisoa sinatu du: ez dute oztopatuko hondakinen kudeaketarako aldez aurretik hitzartutakoa, gehiengoa duten erakundeetan. Hau da, azpiegituren garapenari ez zaio oztoporik jarriko”. Horretaz gain, jeltzaleen eledunak zehaztu duenez, “hondakinen kudeaketaren gaineko eztabaida Batzar Nagusietan egingo da; hots, foru ganberan eztabaidatu eta adostuko dira egungo foru arauari egiten zaizkion plangintza zein aldaketa proposamenak”.
Azkenik, Markel Olanok honakoa azpimarratu du: “Lortutako itunarekin oposizioa egiteko jarrera konstruktiboa hartzen dugu, betiere estrategikoak diren gaietan akordio zabalak lortzeko asmoz. Honenbestez, jarrera arduratsua izan dugu; alabaina, gizarteak hori eskatzen zigun”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario