24 de enero de 2012

EAJ-PNV-K SALATU DUENEZ, BILDUK PASAIAKO BADIAREN BIRSORKUNTZA ETA EKONOMIA JARDUERA GELDITU DITU.

Markel Olanoren iritziz, “Bilduk ez du lurraldeko herritarren borondatearekiko errespeturik”.

Gipuzkoako Foru Aldundiak honakoa eskatu du: Pasaiako Kanpoko Portuaren Plan Zuzentzailea eta Ingurugiro Txostena bertan behera uzteko. Honenbestez, EAJ-PNVren batzarkide taldeak segidakoa salatu du: “Bilduk Lurraldeko azpiegitura estrategikoak gelditu ditu”. Ildo beretik, Markel Olanok esan duenez, “Bilduk Pasaiako badiaren birsorkuntza eta ekonomia jarduera gelditu ditu”.

Olanoren iritziz, “Bilduk ez du lurraldeko herritarren borondatearekiko errespeturik; izan ere, gipuzkoar gehienek azpiegitura honen aldeko jarrera dute, alabaina, Pasaiako badia birsortuko eta Gipuzkoako ekonomia berpiztuko ditu”.

Halaber, hona hemen jeltzaleen bozeramailearen hitzak: “Aldundiak aurretik proposatutako ekimenak atzera bota ditu, nahiz eta proiektuek herritarren gehiengoaren babesa izan eta, gainera, ez du alternatibarik proposatzen. Beraz, Gipuzkoarentzat atzerapausoa da, alta, Bilduk soilik proiektuak gelditzen ditu”.

Horregatik guztiagatik, jeltzaleen batzarkide taldeak aldundiari honakoa eskatu dio: Pasaiako Kanpoko Portuaren Plan Zuzentzailearen eta Ingurugiro Txostenaren kopia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario