Foru Aldundiaren bozeramaile Larraitz Ugartek hainbat adierazpen onartezin egin du eta, gainera, bere jarrera zuzendu ez eta, egunetik egunera, okerragoa da.
Foru Aldundiaren bozeramaileak bata bestearen atzetik egiten jarraitzen du eta, era berean, ausarkeriaz jokatzen ari da. Gaur goizean egindako adierazpenen ostean, beste behin agerian utzi du Gipuzkoako Foru Aldundiaren bozeramaile izateko gaitasunik ez duela; beraz, Garitano jaunari Larraitz Ugarte kargutik kentzea eskatzen diogu.
Bere jarrera guztiz arduragabea da eta, halaber, ezagutza falta nabarmena du; izan ere, zenbait aurrekontu-sailen aldaketa salatu du, nahiz eta Bidegiko administrazio kontseiluaren oneritzia jasoa zuten. Gainera, bertan, alderdi politiko guztiak ordezkatuta zeuden, baita egun Bildu osatzen duten bi alderdiak ere. Adostasun horiei guztiei buruz herritar guztiei informazioa helarazi zitzaien.
Babes eskaera.
Era berean, Batzar Nagusietako gaurko Mahaiaren bileran, EAJ-PNVk egindako babes eskaerari baiezkoa eman zaio. Horrenbestez, Batzar Nagusietako gobernu organo honek Diputatu Nagusiari idatziz eskatuko dio erakunde honekiko errespetua izateko; izan ere, gure taldeak egindako galderari Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako diputatuak eman dion erantzuna zoritxarrekoa izan baita.
Batzar Nagusietan ez da inoiz horrelako jarrera gaitzespenik egin.
Ekintza legalak.
EAJ-PNVren batzarkide taldeak presazko agerraldi eskaera egin du, Donostiako bigarren saihesbidearen eta AP-1 autobidearen aurrekontu-sailen aldaketari buruz egindako adierazpenak argitzeko. Honakoa jakin nahi dugu: aurrekontu-sail horien aldaketa salatu nahi duen ala aurreko gobernuari fondo publikoak bidegabe erabiltzea leporatzen dion; izan ere, hala bada, Larraitz Ugarteren kontrako ekintza legalak hartuko ditugula iragartzen dugu. Hori dela eta, EAJ-PNVren batzarkide taldeak presazko agerraldi eskaera egin du, egindako adierazpen larriak zehaztu ditzan.

No hay comentarios:
Publicar un comentario