28 de febrero de 2012

EAJ-PNVREN USTEZ, BILDUK AGIRRE LEHENDAKARIAREN POLITIKA-JARDUNBIDEA ESTALI NAHI DU.

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok esan duenez, “gertakari larri baten aurrean gaude, izan ere ez da horrelakorik inoiz gertatu”, eta honakoa gaineratu du: “Ebazpen-proposamena aurkeztu dugu aldundiak Lehendakari Agirre Saria berriro antola dezan”.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Lehendakari Agirre Saria banatu zuen atzo ateak itxita. Sari horren xedea segidakoa da: politika-zientziaren alorreko ikerketa lanen sustapena. Markel Olano EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak esan duenez, “aldundiak ateak itxi zituen eta, gainera, komunikabideei ez zien ez gobidapenik bidali ez sartzen utzi. Foru Aldundiaren komunikazio sailak igorri zien komunikabideei ekitaldiaren informazioa zein argazkia”. Olanoren iritziz, “aldundiak hori egin izana oso larria da; izan ere, ez da inoiz horrelakorik gertatu”, eta honakoa gaineratu du: “Atzo arte, aldundiak antolatutako ekitaldiak gipuzkoar guztientzat irekiak izan dira”.

Era berean, EAJ-PNVren bozeramailearen ustez, “Bilduk Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakari Agirre Lehendakariaren politika-jardunbidea estali nahi du”. Ildo beretik, hona hemen Markel Olanoren hitzak: “Ebazpen-proposamena aurkeztu dugu aldundiak Lehendakari Agirre Saria banatzen jarrai dezan. Gainera, hurrengo edizioetan sariak Lehendakari Agirreren irudia, politika-jardunbidea eta euskal politika garaikidearen historian izandako eragina omenduko ditu”.

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaileak, halaber, segidakoa iragarri du: “Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko foru diputatu Garbiñe Errekondoren agerraldia eskatu dugu, sari banaketaren ekitaldia ateak itxita antolatzeko arduradunaren berri emateko”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario