24 de febrero de 2012

MARKEL OLANO: “ALDUNDIAK EZ DU EGOERA LARRIAN DAUDEN ENPRESEKIKO JARRERA MALGURIK EZTA SENTIBERARIK ERE”.

EAJ-PNVren bozeramaileak Bilduko Gobernuari segidako galdera egin dio: “Zer pentsatuko dute egoera larrian dauden enpresetako langileek, proposamenik zein ekimenik gabeko aldundiari buruz?”.

Atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak prentsaurrekoa egin zuen eta, bertan, zerga-isunak barkatzeko baldintzak gogortu dituela iragarri zuen. Horren ondorioz, erakundeak ekonomia-egoera larrian dauden empresak laguntzeko dituen tresnak murriztu ditu. EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok esan duenez, “prozedurak luzatu dira eta publikoak egin dira; beraz, bizkortasuna eta zuhurtzia behar dituzten enpresei traba gehiago jarri zaizkie”. Gainera, Olanok adierazi duenez, “aldundiak beti izan du jarrera zorrotza, baina era berean, sentibera eta gertukoa lurraldeko hainbat enpresek bizi duten egoeraren aurrean”.

Ildo beretik, EAJ-PNVren bozeramaileak honakoa gogoratu du: “enpresak Gipuzkoako motorea dira. Horrenbestez, aldundiak orain arteko lana egiten jarraitu behar du (krisiaren aurkako 2010 eta 2011ko planak); hots, ekonomia zein finantza arazoei aurre egiteko jarrera zorrrotza eta serioa izan behar du. Hala ere, hartutako neurrien artean isunak barkatzea dago eta, ez ordea, zorrak kitatzea. Horrela lagundu izan zaie lurraldeko hainbat empresei, bereziki azkeneko urteetan”.

Era berean, jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramailearen iritziz, “Diputazioak zorrak dituzten enpresen egoera zabaldu nahi du eta, horrela, ez zaie laguntzen; izan ere, horietako asko desagertzeko arriskuan daude”. Hortaz, Markel Olanok Bilduko Gobernuari segidakoa eskatu dio: “Zorrotz eta, era berean, malgu jokatzeko, Gipuzkoako enpresek lurraldea aurrera egiteko ezinbesteko lana egiten jarraitzeko”.

Olanok, halaber, azpimarratu duenez, “gardentasunean izkutatzen da Bildu kinka larrian dauden enpresei ez laguntzeko. Hori arduragabekeria da, batez ere, ekonomia-egoera larria izaten jarraitzen duelako; izan ere, berriro atzearldian sartuko gara eta, ziurrenik, horrelako kasu gehiago azalduko dira”.

Honenbestez, EAJ-PNV batzarkide tadearen bozeramailea arduratuta dago, “alabaina, Bilduk ez du enpresekiko jarrera malgurik ezta sentiberarik ere. Orobat, plangintzarik zein estrategiarik ez du, beraz, egoera larrian dauden hainbat enpresek itxi egin beharko dute”.

Azkenik, Markel Olanok iragarri duenez, “Diputatu Nagusiaren agerraldia eskatu dugu, aldundiak hartuko dituen neurriak zein jarraituko dituen irizpideak azaltzeko, kinka larrian edo desagertzeko zorian dauden enpresei laguntzeko”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario