7 de marzo de 2012

EAJ-PNV-REN USTEZ, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAN ALDAKETA HANDIA EGITEAK LURRALDEAREN LEHIAKORTASUNARI KALTE EGIN DIEZAIOKE.

Sozietateen gaineko zerga aztertzeko batzorde txostengilean, jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Itziar Agirre honakoa esan du: “Bat egitea beharrezkoa da, izan ere, egiten ez bada Euskadin lehen mailako eta bigarren mailako lurraldeak sortu ahal dira”.

Ogasuneko foru diputatu Helena Franco eta bere taldea, eta Berrikuntzako foru diputatu Jon Uriguenek, Sozietateen gaineko Zerga aztertzen ari den batzorde txostengilearen aurrean agertu dira. Agerraldiaren ostean, Itziar Agirre, EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak esan duenez, “oso arriskutsua da Gipuzkoan Sozietateen gaineko Zerga asko aldatzea, baldin eta aldaketa horiek aberastasunaren eta lanpostuen sorrerari zein lurraldearen lehiakortasunari kalte egiten badiete”.

Ildo beretik, jeltzaleen eledunak segidakoa azpimarratu du: “Beste hainbat zerga aldaketari buruz esan dugun bezala, Sozietateen gaineko Zergan ere, bat egitearen aldekoak gara; alabaina, egiten ez bada Euskadin lehen mailako eta bigarren mailako lurraldeak sortu ahal dira”.

Halaber, Itziar Agirreren aburuz, “ezinbestekoa da krisialdian berrikuntza-proiektuen alde egitea, lehiakorragoak izateko”. Honenbestez, Agirreren iritziz, berrikuntza-proiektuetarako zerga-laguntzak ematen jarraitu behar dira; alta, aberastasuna sortzen dute eta, gainera, horiei esker, Gipuzkoak lurralde lehiakorra, irekia eta berritzailea izaten jarraituko du”.

Azkenik, jetlzaleen batzarkide taldearen eledunak salatu duenez, “foru-arduradunek zerga-gastua bakarrik ekarri dute batzorde txostengilera. Ez dituzte kontuan hartu egungo zerga-sistemak sortu dituen onurak, enpresetan, enpleguan eta, orohar, Gipuzkoako ekonomian”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario