Markel Olano jeltzaleen bozeramailea kritika zorrotza egin du, ekonomia sustatzeko
baliabideak asko murriztu direlako. Olanoren ustez, gire gizarteak egoera oso larria
bizi du eta Foru Aldundiak egoera horri ez dio erantzuten.
2013ko aurrekontuak azaltzeko
agertu dira Batzar Nagusietan Gipuzkoako Foru Aldundiaren diputatu guztiak.
Martin Garitano diputatu nagusiak eta Helena Franco Ogasun diputatuak hitz egin
ostean, Markel Olano
EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak honakoa esan du: “Foru Aldundiaren ekonomia-ikuspegia
ez da egokia krisiari aurre egiteko”.
Ildo beretik, Olanoren aburuz,
“kezka handia dugu, ekonomia-sustatzeko baliabideak asko murriztu direlako.
Hain zuzen, enpresei laguntzeko zegoen 8milioi euroko aurrekontu-saila bertan
behera gelditu da”. Horrenbestez, Markel Olanok salatu du, “Foru Aldundiak ez
duela ez proiekturik ez ideiarik ekonomia-sustapenerako”.
Era berean, jeltzaleen
bozeramaileak segidakoa adierazi du: “Jeitsiera nabarmenik egon bada, hori
Berrikuntza departamentukoa izan da, hain zuzen, %24,43”. Horren harira, Markel Olanoren ustez, “Berrikuntza departamentuaren
papera oso garrantzitsua da krisi-egoera konpontzeko, baina, dirudienez, ez da
Foru Aldundiaren lehentasuna”.
Halaber, Olanoren iritziz, “finantzaketa-egoera
dela eta, enpresak ekonomia-egoera larrian daude. Foru Aldundiak, ordea, ez
ditu tresna bereziak enpresen egoera horri aurre egiteko. Hau da, ez dago
lidergorik krisiari aurre egiteko”.
Amaitzeko, Markel Olanok ekonomia-sustatzeko Foru Aldundiaren
egitekoari buruz hitz egin du: “Aldundiak egiteko garrantzitsua du, baina
aitzakiak erabiltzen ditu egin beharrekoa ez egiteko”. Horrenbestez, EAJ-PNVren
eledunak Bilduren aginteko Foru Aldundiaren jarrera salatu du: “Komeni zaionean
egingo diren azpiegiturak egokiak dira lurraldea orekatzeko eta, aldiz, komeni
ez zaionean azpiegitura horiek erraldoiak eta herriaren borondatearen aurkakoak
dira”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario