Eider Mendoza batzarkide jeltzaleak salatu du Foru Aldundiak ez dituela
kontuan hartu alderdi politikoen eta ekonomiaren zein gizartearen eragileen
ekarpenak kontuan hartzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur
goizean aurkeztu du ekonomiaren garapenerako talde txostengilearen ondorioak,
7,6 milioi euroko aurrekontu-saila bideratzeko. Dokumentua aztertu ondoren,
EAJ-PNVren batzarkide Eider Mendozak honakoa esn du: “EAJ-PNVk Gipuzkoako
ekonomiaren garapenerako 7,6 milioi euroko aurrekontu-saila eta talde
txostengilea sortzea babestu zituen; nahiz eta krisiari aurre egiteko nahikoa
ez den. Hau da, Bilduren aginteko Foru Aldundiak ez du planik ez estrategiarik
krisiari aurre egiteko”.
Ildo beretik, Mendozak salatu du,
Bilduk ez duela borondaterik izan gainerako taldeekin adosteko 7,6 milioi euro
horiek zertara bideratu. Hori dela eta, batzarkide jeltzalearen iritziz, talde
txostengilea antzezlana baino ez da izan. Izan ere, Bilduk aurrekontua
onartzeko egindako itunean jarritakoa soilik onartu du, eta ez ditu kontuan
izan gainerako alderdien zein ekonomiaren eta gizartearen eragileen ekarpenak”.
Era berean, EAJ-PNVren hautetsiak
salatu du, talde txostengileak Bilduren benetako aurpegia erakutsi duela,
herritarren parte-hartzearen gainean. Hau da, Bilduren ustez, parte-hartzea herritarrekin
egotea da eta ez beste ezer gehiago. Eta hori da, hain zuzen, gaur
gertatutakoaren argazkia: Bilduren aginteko gobernuak ez du ez ekimenik, ez
borondaterik gainerakoen ekarpenak kontuan hartzeko”.
Halaber, Eider Mendozak azpimarratu
du, beste behin, egoerak legealdi osorako plangintza egitea behartzen duela.
Bilduren aginteko Foru Aldundiak ordea, ez ditu kontuan hartuko gizartearen eta
ekonomiaren eragileen ekarpenak legealdi osorako krisiari aurre egiteko plana
egiteko. Gogoan izan, Batzar Nagusiek hori eskatu ziotela eta Bilduk ez zuela
ere eskari hori aintzat hartu.
Azkenik, Mendozak Bilduri gogorarazi
dio, bere aurrekontu-proposamenean ez zegoela krisiari aurre egiteko
aurrekontu-sailik, beraz, ezin diola EAJ-PNVri leziorik eman, izan ere
jeltzaleen aginteko Eusko Jaurlaritzak plangintza jarri du, helburu, estrategia,
egutegia eta guzti, gobernua iritsi eta 100 egun igaro baino lehen. Horregatik
guztiagatik, EAJ-PNVren batzarkideak segidakoa esan du: “Baldin eta, orain,
Bilduren aginteko gobernuarentzat aurrekontu-saila hori hain garrantzitsua
bada, zergatik ez zuen bete Batzar Nagusien gehiengoak legealdiaren hasieran
eskatutakoa? Hau da, Bilduk, beste behin, argi utzi du noraezean dabilela eta
bat bateko erabakiak hartzen dituela”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario