Jeltzaleen batzarkide taldearen
bozeramaile Markel Olanok honakoa
azpimarratu du: “Gipuzkoan bi datu oso larri argitaratu dira azkeneko egunetan,
hain zuzen ere, 50.000 langabetu baino gehiago daudela eta industria jarduerak
nabarmen behera egin duela. Datu horiek, argi uzten dute Bilduren lidergo eta
gaitasun eza erakundeetan”.
EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olano eta Beasaingo
EAJ-PNVren udal taldearen bozeramaile Aitor Aldasoro CAF enpresan egon dira
gaur goizean eta bertako arduradunekin bilera egin dute. Gogoan izan EAJ-PNV
Ekonomia Sustatzeko Foru Araua egiteko hainbat bilera egiten ari dela
ekonomiaren zein gizartearen eragileekin.
Hona hemen, bileraren ondoren, EAJ-PNV batzarkide
taldearen bozeramaile Markel Olanoren
hitzak: “Krisia ez da egoeraren araberakoa. Hau da, enpresak krisiari egokitu
behar zaizkio”.
Ildo beretik, Olanok segidakoa azpimarratu du: “Gipuzkoan
bi datu oso larri argitaratu dira azkeneko egunetan, hain zuzen ere, 50.000
langabetu baino gehiago daudela eta industria jarduerak nabarmen behera egin
duela, zehazki, %9,9. Horrenbestez, Gipuzkoaren errealitatea okerragoa da,
baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren beste lurraldeekiko konparazioa egiten
badugu eta kontuan hartzen badugu, lurralde horiek krisiari aurre egiteko
ekimenak egin dituztela eta ekonomiaren garapena sustatu dutela”.
Era berean, jeltzaleen batzarkide taldearen
bozeramailea kezkatuta dago, Gipuzkoako ordezkaririk garrantzitsuenak, alegia,
Martin Garitano diputatu nagusiak, ez duelako ezer egin, nahiz eta krisialdiak
okerrera egin duen. Horren harira, Markel Olanok
salatu du, Garitanok ez duela egin ez planik, ez ekimenik krisiari aurre
egiteko, langile zein enpresei laguntzeko edota Gipuzkoako ekonomia-jarduera
sustatzeko. Olanoren ustez, inoiz ez da horrelakorik gertatu eta argi uzten du
Bilduk ez duela erakundeetan lidergorik ez kudeaketarako gaitasunik,
legealdiaren erdia igarotzear dagoenean.
Halaber, Olanok azpimarratu du, Goierri eskualdeko
enpresen garrantzia segidakoa azaldu du: “Enpresetako ordezkariek eskatu
digute, I+G+B sustatzearen eta enpresesak nazioartera irtetzearen alde egiteko
eta enpresak laguntzeko zein produktuen merkaturatzea hobetzeko finantziazioa
lortzeko”.
Gainera, EAJ-PNVren bozeramailearen iritziz,
ezinbestekoa da arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana, eta honakoa
esan du: “Oso garrantzitsua da, ekonomia sustatzeko neurriak lehenbailehen
hartzea. Ezin dugu industria baztertu, izan ere ekonomiaren eragile nagusia da,
eta Goierrin ere horren jabe dira”.
Azkenik, Olanok gogoratu du, Bilduk ez duela
krisiaren aurkako planik egin nahi eta, beraz, jeltzaleek erabaki dutela
Ekonomia Sustatzeko Foru Araua egitea, Foru Aldundia krisiari aurre egiteko
plana egitera behartzeko. Gainera, EAJ-PNVren bozeramailearen ustez, EAJ-PNVk
proposatutako foru araua da oposizio eraginkorra eta konstruktiboaren adibide
garbia eta, gainera, Gipuzkoako gizarte- zein ekonomia-etorkizuna bideratzeko balioko du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario