7 de mayo de 2013

MARKEL OLANO: “BILDUK EZ DU ORAINDIK ERANTZUN ZEIN IZANGO DEN GIPUZKOAN HONDAKINAK ERAGINKORTASUNEZ KUDEATZEKO MODUA”.



EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramailearen iritziz, Bilduk herritarrak nahastu nahi ditu zenbakiekin eta ikerketekin; izan ere, bilketa- eta birziklatze-datuak nahastu egiten ditu, nahiz eta gauza bera ez diren.



EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok honela erantzun die Gipuzkoako EH Bilduren bozeramaileek hondakinen kudeaketari buruz egindako adierazpenei: “Bilduk bi urte egingo ditu laster Gipuzkoako erakundeak kudeatzen eta eper horretan atez ateko bilketa sistema herritar gehienen nahiaren aurka inposatzen saiatu da. Beraz, orain, legealdiaren erdian, herritarrei adarra jotzea da esatea atez atekoa Gipuzkoa osoan zalbaltzea lehentasuna ez dela, kosta ala kosta inposatu nahi izan duenean”. 

Era berean, EAJ-PNVren bozeramailearen iritziz, herritarrak mugitu dira, protesta egin dute eta 75.000 sinadura jaso dituzte eta, horren ondorioz, ezker abertzalea, orain, hasi da onartzen edukiontzien bidezko hondakinen bilketa. Dena dela, Bilduk herritarrak nahastu nahi ditu zenbakiekin eta ikerketekin; izan ere, bileta- eta birziklatze-tasak nahastu egiten ditu, nahiz eta gauza bera ez diren. 

Markel Olanok, halaber, segidakoa azpimarratu du: “PIGRUG delakoaren eta egun indarrean dagoen Hondakinen Foru Arauaren helburua da Gipuzkoaren birziklatze-tasa % 60ra iristea. Beraz, arazoa hondakin-hondarra nola tratatu da: balorizazio energetikoaren eta zabortegien arteko hautua egin behar da”. Horren harira, Olanoren ustez, ezker abertzaleak zabortegien alde dago, nahiz eta Europako zuzentarauek debekatzen duten. Hau da, egun, ezker abertzaleak ez du ezer egin dauden zabortegiak ixteko eta, gainera, ez du esan nahi zabortegi berriak non irekiko dituen.

Azkenik, EAJ-PNV batzarkide taldearen eledunak gogoratu du, jeltzaleak edukionien bitarteko bilketaren alde, kontzientziazioaren alde eta birziklatzearen alde daudela: “Bidezkoa da hondakinak gaika jasotzeko esfortzua egiten duten herritarrak txalotzea”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario