16 de septiembre de 2013

EAJ-PNV-K SALATU DU, BILDUK ALDERDIKERIAZ ERABILTZEN DITUELA HERRI GALDEKETAK



Martin Ibabe batzarkide jeltzalearen iritziz, Bilduren aginteko Foru Aldundiak ezin du herritarren parte-hartzeari buruzko irakaspenik eman, izan ere, legealdian zehar ez ditu aintzat hartu hainbat elkarteren eta herriren eskariak parte-hartze prozesuak egiteko.



Foru Administrazio eta Funtzio Publikoko foru diputatu Garbiñe Errekondo Batzar Nagusietan agertu da gaur goizean. Bertan, EAJ-PNVk eskatuta, Errekondok azalpenak eman ditu, hain zuzen ere, Igeldo herri bihurtzeko egingo den herritarren parte-hartze prozesuari buruzko azalpenak.

Foru Administrazio eta Funtzio Publikoko foru diputatuak ez die erantzun EAJ-PNV batzarkide Martin Ibaberen galderei. Hain zuzen ere, Ibabek Garbiñe Errekondori Donostiako Udalaren udal taldeen iritzia kontuan hartu gabe ezarriko den prozesuari buruz galdetu dio: “Galdetu al dio Foru Aldundiak Donostiako udalbatzarrari bere iritzia zein den ala Foru Aldundiak berak hartutako erabakia izan da?”. Horren harira, batzarkide jeltzaleak Errekondo foru diputatuari gogoratu dio, baldin eta Foru Aldundiak Igeldon parte-hartze prozesuren bat egin nahi badu, Donostiako Udalaren babesa izan behar duela.

Era berean, hautetsi jeltzaleak honakoa esan du: “Bilduren aginteko Foru Aldundiak ezin du herritarren parte-hartzeari buruzko irakaspenik eman, izan ere bi urte igaro dira agintea hartu zuenetik eta ez du bete Herritarren parte-hartzearen Foru Araua eta, gainera, ez du utzi herri-galdeketarik egiten”. 

Martin Ibabek, halaber, segidakoa gogoratu du: “Foru Aldundiak ez du Parte-hartzearen gaineko programarik egin, ezta Gipuzkoako Parte-hartzearen Gizarte Kontseilua martxan jarri”. Horrenbestez, Ibabek Bilduri eskatu dio, hitzetik ekintzetara pasatzeko y Herritarren Parte-hartzeari buruzko Foru Araua betetzeko”.

Azkenik, EAJ-PNVren batzarkideak salatu du, Bilduk alderdikeriaz erabiltzen dituela herri-galdeketak. Izan ere, atez ate bilketa-sistemaren gaineko galdeketen kontra izan da eta orain, ordea, bere neurrira egindako parte-hartze prozesua egin nahi du Igeldon, betiere Donostiako Udalaren iritzia kontuan izan gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario