Jeltzaleen
batzarkide taldearen bozeramaileak azpimarratu du, Grumal enpresak ez duela
zergatik Fagoren hartzekodunen lehiaketan sartu behar jakin ondoren, Azpeitiko
Grumal enpresa baikor izan daitekeela – gogoan izan, Azpeitiak azkeneko
hilabetean jasan behar izan dituela enpresa garrantzitsuen itxiera –.
Gaur arratsaldean jakin
izan da Fagor enpresaren hartzekodunen lehiaketak ez duela zergatik eragina
izan behar Edesa eta Grumal enpresetan. Horren harira, EAJ-PNVren batzarkide
taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa esan du: “Grumal enpresarentzat
berri ona da. Gogoan izan, gainera, Grumal Azpeitian dagoela eta Azpeitiak
azkeneko hilabeteetan jasan behar izan dituela enpresa garrantzitsuen itxiera,
besteak beste, Corrugados edo Azkue enpresen itxiera”.
Era berean, Olanoren
ustez, Grumal enpresa salbatzeko aukera dagoenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak
bere ardura hartu beharko du Grumal salbatzeko prozesua bideratzeko.
Horrenbestez, jeltzaleen
batzarkide taldearen bozeramaileak Martin Garitano diputatu nagusiari dei egin
dio – Bizkaian Edesa salbatzeko ekimenak bultzatu dituen bezala – Gipuzkoako
Foru Aldundiak eginahalak egiteko Grumalen etorkizuna bermatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario