12 de diciembre de 2013

BORONDATEA, ERREALISMOA ETA ARDURA ESKATU DIZKIO EAJ-PNV-K BILDURI AKORDIOA LORTZEKO GIPUZKOAK AURREKONTUA IZAN DEZAN



Batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok azpimarratu du, EAJ-PNVren proposamena errealista dela. Baina aitzitik, egun, Bildu eta EAJ-PNV oso urruti daude eta, beraz, baldin eta datorren astelehena baino lehen akordiorik ez badago eta Bilduk ez badu krisiari aurre egiteko 15 milioi euroko aurrekontu-saila onartzen, zaila izango da EAJ-PNV abstentzioa bozkatzea eta aurrekontuaren onarpena erraztea.



EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok argi eta garbi hitz egin du negoziazioari buruz, hain zuzen ere, Bilduren aginteko Foru Aldundiarekin 2014ko aurrekontuaren gaineko negoziazioari buruz: “Egun Bildu eta EAJ-PNV akordioa lortzetik urrun dira. Beraz, baldin eta datorren astelehena baino lehen Bilduk krisiari aurre egiteko 15 milioi euroko zuzenketa ez badu onartzen, zaila izango da EAJ-PNV abstentzioa bozkatzea eta aurrekontuaren onarpena erraztea”. Horiek horrela, Olanok segidakoa esan du: “EAJ-PNV koherentea izango da alderdiak ezarritako irizpidearekin, hain zuzen ere, aurrekontua errazteko irizpidearekin, betiere behin aurrekontua negoziatuta”.

Horrenbestez, batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaileak borondatea, errealismoa eta ardura eskatu dizkio Bilduri akordioa lortzeko Gipuzkoak aurrekontua izan dezan: “Martin Garitano diputatu nagusiari dei egiten diogu egoera zuzentzeko, lehentasunak ezartzeko eta EAJ-PNVren planteamendu errealista onartzeko, baldin eta aurrekontua onartzeko eta krisiari aurre egiteko borondatea badu”.

Era berean, Markel Olanoren ustez, 2013.urtea oso txarra izan da eta 2014a ez dirudi hobea izango denik, izan ere, bailara batzuetan krisia areagotu da eta, horren adibide, FAGOR enpresaren itxiera da. Eta, horri guztiari aurre egiteko, EAJ-PNVk 15 milioi euroko aurrekontu saila proposatu du. EAJ-PNVren eledunaren iritziz, 15 milioi euroko aurrekontu saila eskatzea errealista izatea da, kontuan izanda aurrekontua guztira ia 700 milioi eurokoa dela. Beraz, ez litzateke sinesgarria izango iazko eta duela bi urteko krisiari aurre egiteko diru-kopuruak errepikatzea, izan ere, Gipuzkoak behar du pauso sendoa ematea. Hori dela eta, EAJ-PNVk Bilduri eskatu dio jeltzaleen proposamena onartzeko.

Olanok, halaber, honakoa azpimarratu du: “Gipuzkoak 15 milioi euroko aurrekontu-saila behar du krisiari aurre egiteko, izan ere, Bilduren foru gobernuaren aurrekontu-proposamenak ez du horrelako sailik”. Hortaz, jeltzaleen bozeramaileak Martin Garitanori eskatu dio, borondatea izateko, izan ere borondatea da aurrekontu-sail garrantzitsu eta beharrezko hori adosteko, eta segidakoa gaineratu du: “Gipuzkoarrei erakutsi behar diegu egoerari aurre egiteko prest gaudela. Eta, horretarako, ezinbestekoa da erakundeen arteko elkarlana, krisiari aurre egiteko, ekonomia sustatzeko eta industria-politikak egiteko tresnak izateko”.

Azkenik, hona hemen EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramailearen hitzak: “Negoziazioak aurrera darrai. EAJ-PNV prest dago akordioa lortzeko, betiere krisiari aurre egiteko 15 milioi euroko aurrekontu sailari buruz. Jeltzaleok lehentasunak oso argi ditugu: gizartearen ongizatea, aberastasunaren sorrera eta enpleguaren sorrera. Hori horiek dira gure ekonomiaren oinarria. Beraz, errealistak eta arduratsuak izango gara, izan ere Gipuzkoak tresna hori, hain zuzen ere, 15 milioi euroko aurrekontu sail hori behar du krisiari aurre egiteko”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario