Batzarkide-jeltzale
Jose Corchonek esan du, zerga-politika ezinbesteko tresna dela erakundeen
finantza-nahikotasuna lortzeko eta ekonomia sustatzeko. Baina aitzitik,
Bildurentzat zerga-politika dirua biltzeko tresna da.
Gipuzkoako Batzar
Nagusiek ez dute onartu gaur goizeko osoko bilkuran Bilduren aginteko Foru
Aldundiaren Foru Arau proposamena, hain zuzen ere, Sozietateen Irabazien
gaineko Zergari buruzko Foru Arau proposamena. Horren harira, EAJ-PNVren
batzarkide Jose Corchonek honakoa esan du: “Gaur agerian gelditu da Bilduren
zerga-ereduaren porrota. Hain zuzen ere, zerga-politika dirua biltzeko
tresnatzat hartzen duen eredua”. Horiek horrela, Corchonek azaldu du, zerga-politika
ezinbesteko tresna dela erakundeen finantza-nahikotasuna lortzeko – hain zuzen
ere, gizarte-ongizatea bermatzeko finantza nahikotasuna lortzeko – eta ekonomia
sustatzeko.
Era berean,
batzarkide-jeltzaleak segidakoa azpimarratu du: “Neurriak hartzeko unea da,
hain zuzen ere, krisiari aurre egiteko tresnak ezarteko, eta zerga-politikak
tresna horietako bat izan behar du”. Hortaz, Jose Corchonek gogorarazi du,
krisiaren ondorioz, diru-bilketa 2006.urteko mailara gutxitu dela; gero eta
behar gehiago daudela ongizate-estatua mantentzeko; eta enpresak egoera larrian
daudela – enpresa askok itxi behar izan dute eta beste hainbat kinka larrian
daude – horrek dituen ondorio ekonomiko zein pertsonalekin”.
Horrenbestez, Corchonek
adierazi du, Urkullu lehendakariak hasitako zerga-erreformak, hain zuzen ere,
alderdi ezberdinen arteko akordioa eta elkarlana bilatzen duen zerga-erreformak
– EAJ-PNV, PSE eta PP alderdiek bat egin dute Iñigo Urkulluren
proposamenarekin. Bilduk, ordea, ez du parte hartu izan nahi – kenkariak
erabili dituela segidakoa lortzeko: enplegua eta ekonomia jarduera sortzeko;
enpresen kapitalizazioa indartzeko, defizita murrizteko neurriak hartuta;
enpresen jarduera bultzatzeko; Gipuzkoako produkzio-sarea indartzeko; eta
Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna lortzeko. EAJ-PNVren batzarkidearen iritziz,
neurri horiei guztiei esker, inbertsio berriak egingo dira, aberastasuna eta
enplegua sortuko dira eta kontsumoa bultzatuko da.
EAJ-PNVren hautetsiak,
halaber, honakoa salatu du: “Bilduk nahiago izan du akordiorik ez egin. Era
berean, Bilduren ereduak ez du ekonomia sustatzeko plangintzarik. Are gehiago:
enpresak ahaztu egiten ditu, hain zuzen ere, ekonomiaren eragileak diren
enpresak. Eta gainera, Bilduren zerga-proposamena diru-bilketan oinarrituta dago
eta, beraz, ekonomia sustatzeko oztopo bat da”.
Azkenik, hona hemen Jose
Corchonen hitzak: “Gipuzkoak tresna eraginkorrak behar ditu. Hortaz, ez dugu
onartuko Bilduren zerga-proposamena. Izan ere, ez du ekonomia-egoera kontuan
hartzen; ez da Gipuzkoaren beharretara egokitzen; helburu bakarra du, dirua
biltzea; ez du ekonomia sustatzen; eta lurraldeetako zergen bateratzearen aurka
egiten du”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario