Batzarkide-talde
jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok segidakoa salatu du: “Bilduk ez du bere
ardura hartu nahi gobernatzen dituen erakundeen egiturak arrazionalizatzeko”.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide-taldeek
erakundeen arteko bikoizketen gainean eztabaidatu dute gaur goizean, hain zuzen
ere, Batzar Nagusietako apirileko ohiko osoko bilkuran. EAJ-PNV eta PSE-EE
batzarkide taldeek proposamena egin dute, hain zuzen ere, erakundeen egitura
indartzeko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren eta Euskal Autonomia
Erkidegoaren egoerara egokitzeko beharrari buruzko proposamena. EA-PNVk,
PSE-EEk eta Alderdi Popularrak proposamenaren alde bozkatu dute, eta Bilduk eta
Aralarrek, ordea, kontra.
EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile Markel
Olanok esan du, bai Gipuzkoan, bai Euskadin, beharra dagoela erakunde publiko
eraginkorragoak, gardenagoak eta modernoagoak izateko. Eta hori lortzeko, Eusko
Legebiltzarrean alderdi politikoak aurrerapausoak egiten ari dira. Hori dela
eta, Foru Aldundiari segidakoak eskatu dizkiogu: lehenik, Gipuzkoako erakundeen
gaineko hausnarketa egiteko; bigarrenik, erakundeen mapa egiteko; eta, azkenik,
erakundeen arteko elkarlana sustatzeko”.
Baina aitzitik, nahiz eta jeltzaleen bozeramailearen
iritziz proposamena elkarlana sustatzeko egokia den, Bilduk kontrakoa uste du,
alegia, proposamena Bilduk berak gobernatzen dituen erakundeen aurkako erasoa
dela. Eta, horrenbestez, Bilduk bere buruarekiko jarrera adeitsua hartu du eta
jarrera hori izateko Arrazola honakoa da: ez dago eztabaidarekin eroso eta,
ondorioz, ez du bere buruarekiko kritikarik egiten eta ez du uste gobernatzen dituen
erakundeetan arrazionalizatzeko planik egin behar denik. Eta horrek erakusten
du, zein den Bilduren politika egiteko modua.
Era berean, Markel Olanok Gipuzkoako eta Euskadiko
erakundeen egitura izan du mintzagai: “Erakundeen egitura oso konplexua da eta
horrek segidakoa eskatzen du: erakundeen arteko elkarlana eta elkarrizketa
sustatzea bikoizketak ekiditeko. Eta hori da, hain zuzen ere, Foru Aldundiari
eskatzen dioguna: erakundeen mapa egiteko, plangintza berezia egiteko, eta
Eusko Jaurlaritzarekin hitz egiteko eta elkarlanean aritzeko bikoizketak ekiditeko”.
Olanok, halaber, honakoa salatu du: “Bilduk ez du
bere ardura hartu nahi gobernatzen dituen erakundeen egiturak
arrazionalizatzeko. Are gehiago: Bildu ez dago eroso eztabaidarekin eta ez du
ulertzen zergatik oposizioko alderdiek horrelako hausnarketarik egin dezaketen.
Baina hausnarketa hori egiteko arrazoia oso argia da: ahotsa dugu, iritzia
dugu, baina, batez ere, hausnarketa egitera behartuta gaude – eta eskubide osoa
dugu – oposizioa garelako. Eta, are gehiago: baldin eta hainbat printzipio babestu
behar ditugula uste badugu – esaterako, arrazionalizatzeko printzipioa – horiek
babestuko ditugu. Baina inolaz ere egingo ez duguna honakoa da: gaia baztertu
eta ihes egin”. Hortaz, batzarkide-talde
jeltzalearen bozeramaileak segidakoa kritikatu du: “Bilduk ez dio gaiari heldu
nahi eta horretarako arreta beste erakundeetan jarri nahi du eta, esaterako,
Estatuarekiko bikoizketak aipatzen ditu eta Lurralde Historikoen Legea (LTH
delakoa) eta Udal Legea onartzeko ardura beste alderdi batzuengan uzten du”.
Azkenik, Markel Olanok Foru Aldundiari eskatu dio,
hitz egiteari uzteko eta lana egiteari ekiteko, bere ardura onartzeko eta
gobernatzen dituen erakundeen arrazionalizatzeko prozesua hasteko, betiere,
elkarlanaz baliatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario