Batzarkide-talde jeltzaleak
Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuari honakoa eskatu dio:
azalpenak emateko, hain zuzen ere, Bergarako Epele konposta egiteko plantaren
proiektuaren idazketaren eskaintza-prozesuari buruzko azalpenak.
Azkeneko asteetan komunikabideek informatu dute
Bergarako Epele konposta egiteko plantaren proiektuaren idazketari buruz. Gogoratu
behar da, Foru Aldundiak aurreikusi zuela planta 2014.urte amaieran irekitzea,
baina, azkenean, 2015.urte erdirako atzeratuko da. Gainera, proiektuaren idazketaren
esleipena oso azkar egin da: hain zuzen ere, urtarrilan 20 eguneko epea eman
zuten proposamenak egiteko. Beraz, nahiz eta normalean enpresa askok parte
hartzen duten kontratazio lehiaketetan –
izan ere gero eta lehiaketa gutxiago daude –, oso enpresa gutxik
parte-hartu dute Epeleko lehiaketan.
Halaber, Epele bezalako azpiegitura bat egiteko behar
den denbora ikusita – gogoan izan, azpiegitura horien eraikitzea Europako
Boletinean argitaratu behar dela, obraren kostua dela –eta –, Bilduren aginteko
Foru Aldundiak Epeleko planta irekitzeko aurreikusitako epeak ez dira beteko.
Izan ere, Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkinek
berak iragarri du Epeleko plantaren eraikuntzaren lehenengo harria jarri duela;
baina aitzitik, egin duen gauza bakarra honakoa izan da: proiektuaren
idazketaren esleipena.
Gainera, Foru Aldundiak Zubietan egin nahi dituen
konposta egiteko eta tratamendu mekaniko-biologikorako azpiegiturak ez dira
irekiko 2015ean, ezta egonkortutako hondakin fardelak jasotzeko biltegiak ere –
gogoan izan, Foru Aldundiak ez duela esan non irekiko duen zabortegi berri hori
–. Bien bitartean, Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki
Errazkinek bere hitza eman du: egungo zabortegiak itxiko ditu – lehenik,
Urtetakoa 2014ean; ondoren, Lapatxekoa 2015.urte erdian; eta azkenik,
Sasietakoa 2015.urte amaieran, nahiz eta Beasaingo udalbatzarra erabakiarekin
ados ez dagoen –, baina aitzitik, ez du bermatu ordurako Gipuzkoak prest izango
dituenik zaborrak tratatzeko behar dituen azpiegiturak.
Hori guztia dela eta, EAJ-PNVren batzarkide taldeak
hainbat galdera egin dizkio Iñaki Errazkin foru diputatuari. Besteak beste,
batzarkide-talde jeltzaleak foru diputatuari galdetu dio Bergarako Epele
konposta egiteko planta egiteko proiektuaren idazketari buruz eta Foru
Aldundiak Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari egindako ordainketei buruz.
Ildo beretik, behin Epeleko konposta egiteko plantari
buruz Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak emandako
informazioa ikusita, EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak foru
diputatuari segidakoak argitzeko eskatu dio: “lehenik, noiz argitaratu zen
proiektuaren idazketarako eskaintza; bigarrenik, zeintzuk ziren eskaintzak
egiteko epeak; hirugarrenik, zenbat eta zein enpresek (UTE delakoak eta UTE
horien osaera) egin zituzen eskaintzak; eta azkenik, baldin eta enpresaren bat
lehiaketatik kanporatu bazen, zeintzuk izan ziren kanporatzeko arrazoiak”.
Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak Errazkini eskatu
dio, azaltzeko Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak edo GHK-k legealdi honetan
egindako esleipenen kontzeptuak eta zenbatekoak, hain zuzen ere, Bergarako
Epele konposta egiteko planta eraikitzeko proiektuari buruzko esleipenen
kontzeptuak eta zenbatekoak.
Xaibier Ezeizabarrenak, halaber, Ingurumeneko eta
Lurralde Antolaketako foru diputatuari dei egin dio, kudeaketa iluna egiteari
uzteko eta argitzeko zein enpresei esleitu zaien Epeleko plantaren proiektuaren
idazketa. Era berean, EAJ-PNVk berriro ere salatu du Bilduren kudeaketa eskasa
eta Iñaki Errazkini segidakoa eskatu dio: “Azaltzeko legealdi honetan Foru
Aldundiak Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari egindako ordainketen kontzeptuak
eta datak”.
Azkenik, Ezeizabarrenak Ingurumeneko eta Lurralde
Antolaketako foru diputatuari galdetu dio zertara doan Europara: “Bere
plangintzarentzako txaloak lortzera? – hain zuzen ere, Batzar Nagusietan
erregistratu ez duen plangintzarentzako txaloak –. Bilduk Gipuzkoan duen
jarrera azaltzera, hau da, inposizioa azatzera? Ala, plangintzarik ez dagoela
azaltzera, hau da, azken fasea egiteko tratamendurik ez dagoela, babesik ez duela
eta eperik zein finantziaziorik ez duela azaltzera?”
No hay comentarios:
Publicar un comentario