31 de agosto de 2011

MARKEL OLANO ETA PELLO GONZALEZEN IRITZIZ, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK EGIN DUEN DIRU-KUTXEN ANALISIAN INFORMAZIO ETA ZEHAZTASUN FALTA DAGO.

Diputatu Nagusi ohiak, egungo EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaile Markel Olanok eta Ogasun Diputatu ohi Pello Gonzalezek esan dutenez, Foru Aldundiaren zehaztapen falta kontuak interpretatzerako orduan nabaria izan da; erakundearen egoeraren irudikapen irreala eman dute.

Helena Franco Ogasun eta Finantzatako Foru Diputatuak egindako adierazpenen ondoren, Gipuzkoako Diputatu Nagusi ohi, egun EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaile Markel Olanok eta Ogasun Foru Diputatu ohi Pello Gonzalezek honakoa erantzun dute: “Ogasun eta Finantzatako Foru Diputatuak berak Pello Gonzalezekin egin behar zuen bilera atzeratzen joan da, eta egun ez da bilerarik egon. Honenbestez, diru-kutxen interpretazio irreala egin du, arduragebekeria eta leialtasun falta erakutsiz; izan ere, bilera horiek ohikoak izaten dira botere aldaketa bakoitzean, departamentuaren egoera erreala ezagutzeko”.

Beraz, Olanok eta Gonzalezek nabarmendu dutenez, oso larria da gobernu talde berriak erakutsi duen informazio falta eta harrokeria, egoera ekonomikoaren azterketa aurkeztu duenean, gizarteari egoera irreal baten inguruan iritzia sortarazi baitio.

Egungo EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaileak eta Ogasun Foru Diputatu ohiak azaldu dutenez, Gizarte Politika eta Mugikortasun departamentuetan irekitako diru-lerroen egoera ezaguna zen, Batzar Nagusietan aurkeztu zen, eta Garitano jaunari aurkeztu zitzaion botere aldaketaren egunean izandako bileran. Halaber, segidakoa gaineratu dute: “Bilera horretan, defizitari aurre egiteko Batzar Nagusien oneritzia behar zuen 73 milio eurotako soberakina zegoela, eta EAJ-PNV batzarkide taldearen babesa izango zuela azaldu zitzaion”. Ildo beretik, Markel Olanok eta Pello Gonzalezek ondorengoa azpimarratu dute: “Informazio hori nahita izkutatu dute; gertaera oso larria da, guztiz arduragabea”.

Era berean, Olanok eta Gonzalezek gogoratu dutenez, diru-sarreren aurreikuspena euskal erakundeen artean egin zen, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan zehazki; beraz, aurreko gobernuari ardura egoztea guztiz desleiala da, eta segidakoa gaineratu dute: “Ogasun Departamentuko aurreko arduradunek aurreikuspen horiek altuegiak zirela esan zuten”.

Amaitzeko, Diputatu Nagusi ohiak, egun EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaileak, eta Ogasun Diputatu ohiak Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernu berriari ondorengoa eskatu diote: “Ez dezatela diru-sarreren jeitsiera aitzakitzat erabili beraien ezintasuna justifikatzeko”. Honenbestez, gogoratu dutenez, nahiz eta aldundiak 2009an jasan zuen diru-sarreren jeitsiera %20koa izan, Gipuzkoako Foru Aldundia 2010ean krisiaren aurkako plana martxan jartzeko, gastu arrunta %12an estutzeko, eta, besteak beste, erakundeak garraio publikoan zein gizarte politiketan zituen ardurei aurre egiteko kapaz izan zen. Hori guztia dela eta, Markel Olanok eta Peio Gonzalezek Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu diote, aurreko gobernuak egindako lanarekin jarrai dezan, eta dituen ardurak alde batera utz ez ditzan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario