Jeltzaleen batzarkide taldea Diputatu Nagusi Martin Garitano interpelatuko du, eta honakoa galdetuko dio: “Zergatik ez zion Eusko Jaurlaritzari alerta gorria ezartzeko eskaria egin, eguraldi-iragarpena ezaguna zenean?”.
EAJ-PNVk Martin Garitano Diputatu Nagusiaren agerraldia eskatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren gertatutako uholdeen kudeaketa dela eta. Jeltzaleen batzarkide taldeko bozeramaile Markel Olanok azaldu duenez, “iragarpena argia zen; hots, prezipitazio handiak izango ziren, beraz, Uholde Arrisku Esanguratsudun Eremuetan uholdeak egoteko arriskua handia zen”. Hori dela eta, Olanok Garitanori honakoa galdetuko dio: “Zeragatik ez zion Eusko Jaurlaritzari alerta gorria ezartzeko eskaria egin, eguraldi-iragarpena ezaguna zenean?”.
Era berean, Markel Olanok azpimarratu duenez, “gertatutakoa ondorio larriak izan ditu, bai ekonomia arloan bai jendearengan”. Honenbestez, EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaileak gertatutakoa deitoratu du, kaltetuei elkartasuna adierazi die, eta Aldundiari eskatu dio adi egon dadin, gertakari hauei erantzun eraginkorra emateko”. Markel Olanok zehaztu duenez, “Gipuzkoan hainbat Uholde Arrisku Esanguratsudun Eremu daude. Ezinbestekoa da prebentzio-jarduera izatea”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario