9 de noviembre de 2011

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIEK ZERGA ADMINISTRAZIOKO ESTATU AGENTZIARI ESKATU DIOTE, IRUNGO ADUANA ARRATSALDEETAN IXTEKO AGINDUA BERTAN BEHERA UZTEKO.

Jeltzaleen batzarkide bidasotar Jose Corchonek esan duenez, “Aduana arratsaldeetan eta larunbat goizetan ez irekitzeak Bidasoako eskualdearen ekonomiari kalte egiten dio”.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek eztabaidatu dute, Irungo Aduana arratsaldeetan eta larunbat goizetan eskatzeko EAJ-PNVren proposamena. Bidasoako batzarkide Jose Corchon izan da EAJ-PNVren bozeramailea, eta honakoa esan du: “Garraiolariak, enpresa-gizon/emakumeak, eta Aduanako langileak haserre daude, izan ere, bulegoa arratsaldeetan eta larunbat goizetan itxita dago. Itxieraren ondorioak segidakoak dira: izapideetan atzerapen nabarmena, edota enpresentzat kostuen igoera. Hori dela eta, enpresa askok Irunetik ez igarotzea erabaki dute, eta, ondorioz, Burgos edo Baionako bulegoetara joaten dira; alabaina, arratsaldeetan irekiak daude”.

Ildo beretik, Jose Corchonek azpimarratu duenez, “esfortzuak egiteko garaia da, bai lehiakorrak izateko, bai lanpostuak sortzen jarraitzeko. Ezin dugu onartu enpresei eta Irungo langileei halako kalteak eragitea. Bidasoako eskualdearen ekonomiari damu egiten ari zaio”. Honenbestez, jeltzaleen batzarkide taldeko bozeramaileak zehaztu duenez, “dagoeneko enpresa batzuk ez dituzte goizetan Irunen gestioak egiten, eta horrek kalteak areagotzen ditu”.

Era berean, Jose Corchonek honakoa nabarmendu du: “Aduanako langile guztien lanari esker esportazioak %3 igo ziren, eta inportazioak, aldiz, %20. Hartaz, Irun lehiakorra eta nazioarteko trafikoan erreferente bihurtu da, eta, gainera, lanpostu berriak sortu dira”.

Azkenik, hona hemen Bidasoako EAJ-PNVren batzarkidearen adierazpenak: “gure nahia honakoa da: Irungo Aduanak Estatuko beste bulegoen zerbitzu berdinak ematea, salgaien trafikoak horren eraginik ez pairatzeko”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario