Oposizioak
(ARALAR, PP eta PSE-EE) onartu du uneoro aldaketen berri izan zutela eta, era
berean, EAJ-PNV zoriondu dute orain arte egindako kudeaketa dela eta.
Jeltzaleek aldiz, lanetan lan egin zuten ehundaka pertsonekiko zin BIDEGI-ko
teknikoekiko errespetua eskatu du,izan ere, horien profesionaltasuna zalantzan
jarri dute.
Diputatu nagusi ohi Markel Olano, Bide Azpiegituretako diputatu ohi Eneko
Goia eta BIDEGIko zuzendari ohi Borja Jauregi Batzar Nagusien aurrean agertu
dira, aurreko legealdian aldundian nahiz BIDEGIn egindako bide-azpiegiturei
buruzko obren gainean azalpenak emateko. Markel Olanoren ustez, “aipatutako
kontratuen exekuzioan halako aldaketa adierazgarriek administrazioko
kontratazioaren arautegian jasotako lehiaketa printzipioak urratzen dituzte,
izan ere, igoeren zenbatekoak desitxuratu egiten baitu bai kontratuaren xedea,
bai kontratuaren bolumen ekonomikoa ere”.
Era
berean, Olanok Bilduren jarrera kritikatu du, “alabaina, honakoa zalantzan
jarri dute: egindako azpiegiturak, BIDEGI nahiz aukeratutako
finantziazio-sistema, eta aldundiaren aurreko arduradunen kudeaketa”. Ildo
beretik, diputatu nagusi ohiak esan duenez, “legealdiaren laurdena igaro da eta
Bilduk bere jarrerarekin ezintasuna baino ez du erakutsi; are gehiago, ideia
eta proiektu falta eta, hori estaltzeko asmoz, EAJ-PNVren aurkako salaketak
egiten dituzte. Beraz, manipulazioa eta ospe txarra erabiltzen ditu bere
ezintasuna izkutatzeko”.
Halaber Markel Olanok segidako salaketa egin du: “Bilduk
ez du lurraldeko azpiegiturak hobetzeko proiekturik aurkeztu hamar hilabeteetan”.
Orobat, gogoratu duenez, “gure gobernuak egundoko lana egin zuen Gipuzkoan;
alta, AP-1, Donostiako Bigarren Ingurabidea eta Urumeako Autobidea egin zituen;
hots, horiekin, Gipuzkoak gelditze-arriskua gainditu du, errepide-sare
lehiakorra izatea lortu du eta, gainera, lurraldearen orekan eragina du”.
Bestalde, Olanok BIDEGIren laguntza eskertu du: “Elkarte
publikoa da, %100 foru-elkartea, eta inoiz ez du aldundiaren diru-laguntzarik
behar izan”. Hortaz, segidakoa gogoratu du: “Lan guztiak gardenak izan ziren;
are gehiago, politikariek eta kazetariek bisitatu zituzten”.
Azkenik, diputatu nagusi ohiak Bilduren jarrera kritikatu
du, “izan ere, BIDEGIren ereduarekin ez du bat egiten, baina ez du esaten eredu
horri esker egungo errepideak ditugula eta ezin dela gauza batetaz aldez
aurretik disfrutatu baldin eta mailegua ordaintzeari konprometitzen ez bada”. Ildo
beretik, Markel Olanok Bilduri eskatu dio, “argi esateko ez direla behar,
besteak beste, AP-1 errepidea, Bigarren Ingurabidea, AP-8aren hirugarren
bideak, Ospitaletako sarbidea, Beasain-Bergara arteko errepidea, N-Ieko
arintzea edota Donostiako sahiesbidea. Gipuzkoarrok orduan ezagutuko dugu
nortzuk diren agintean daudenak”.
Eskari arraroa
Bestalde, Bide Azpiegituretako foru diputatu ohi Eneko
Goiaren aburuz, “eskaria nahiko arraroa da, alabaina, eskatutakoa publikoa da
eta, gainera, espediente guztiak Departamentuan eta BIDEGIn daude”.
Kontratuen kudeaketari buruz, Goiak lan guztietako
prozedura azaldu du eta honakoa azpimarratu du: “Irizpide teknikoak kontuan hartu
dira, betiere gardentasunez”. Honenbestez, Bide Azpiegituretako foru diputatu
ohiaren iritziz, “arrazoi asko daude proiektu baten aldaketa eskatzeko.
Gipuzkoan arrazoi geoteknikoak ohikoak izaten dira”. Eneko Goiak azaldu duenez,
“ezpondak, ur-bideratzeak, lurjauziak, edo kaltetutako herriek eskatutako
aldaketak izan zirela proiektuetan aldaketak egiteko arrazoiak”.
Epeei buruz, Goiaren ustez, “aldundiak erabaki zuzena
hartu zuen esleipenen epeak kontuan ez hartzea erabaki zuenean, izan ere, gure
lurraldean ezinezkoa da epeak ezartzea eta, are gehiago, eguraldiak zeresan
handia izan dezakeenean”.
Amaitzeko, Bide Azpiegituretako foru diputatu ohiak
adierazi duenez, “lan bakoitza egiteagatik ordaindu dena obrak kostatzen duena
da eta, betiere, irizpide teknikoek ezarritakoaren arabera. Eta, Herri-kontuen
Euskal Epaitegiak esandakoa ekiditeko modu bakarra kontratuaren etetea da, hain
zuzen, muturreko jarrera; alabaina, berdina ordaintzen amaitzen da baina
urtebeteko edo gehiagoko atzerapenarekin eta herritarrei kalte handiagoak
eraginez”.
BIDEGIren zuzendari oh Borja Jauregi izan da hitza
hartzen azkena. Jauregiren aburuz, “agerraldia erabilera politikoa izan da,
aurreko kudeatzaileen ospe txarra lortzeko; izan ere, informazioa eskatzeko
izan balitz, hortxe dituzte espediente guztiak”. Ildo beretik, Jauregik
segidakoa azpimarratu du: “eszenifikazioa bada, lanetan parte hartu zuten
ehundaka pertsonen esfortzua baita BIDEGIren teknikariena ere. Mintzen nau
profesional horien guztien lana zalantzan jartzea”.
Halaber, BIDEGIren zuzendari ohiaren ustez, “gezurra da
BIDEGIren zorra aldundiaren aurrekontuan eragina izatea, alabaina, Foru
Aldundiak ez zituen sozietate publiko horren maileguak bere gain hartu”. Honenbestez,
honakoa gogoratu du: “BIDEGIren diru-sarreren %90 ez-ohiko erabiltzaileen
bidesarietatik eta Europako garraiotik dator”.
Azkenik, Batzar Nagusiei zein Foru Aldundiari eskatu die,
“BIDEGI zaintzeko, baldin eta lortutako errepide-sarea pikutara bidali nahi ez
badugu”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario