11 de junio de 2012

AINTZANE OIARBIDE: “FORU ALDUNDIA BIDESARIEN GAINEKO PROPOSAMENA IZKUTATZEN ARI DA”.


EAJ-PNVren batzarkideak Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako diputatuari honakoa galdetu dio: “Zergatik ez du aurkeztu beharreko txosten teknikoa ezagutzera eman? Zerbait izkutatzeko al du?”.


Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugarteren gaur goizeko hitzek EAJ-PNV batzarkide taldearen erantzuna jaso dute. Aintzane Oiarbide jeltzaleak – tarifa aztertzen ari den talde txostengileko kidea da – segidakoa azpimarratu du: “Foru Aldundiari axola dion gauza bakarra honakoa da: talde txostengilearen eztabaidatik irtetea errepideen kudeaketaren eta mugikortasunaren gainean Bilduren benetako iritzia eman gabe”.  

Aintzane Oiarbidek foru diputatuaren etengabeko irizpide aldaketa kritikatu du: “Gaur gauza bat esaten du eta bihar kontrakoa. Horrenbestez, hainbat hilabete eman ditugu egunero proposamen ezberdin bat entzunten. Bidesariak kentzea proposatu digute, baita errepide guztiak erabiltzeagatik ordaintzea ere. Gainera, bineta ezartzearen gainean isilik jarraitzen du eta ez du hitzik ere esan ViaT erabiltzaileei beherapenak egiteari buruz. Adierazpenek ez dute oinarri teknikorik eta, beraz, benetako plangintza aurkezteko ordua da, hain zuzen, egun izkutatzen ari dena”.

Ildo beretik, Oiarbidek honakoa galdetu du: “Zergatik? Zerbait izkutatzeko al du?”. Hortaz, batzarkide jeltzalearen aburuz, “arlo honetan autoritatea duenak bere txosten teknikoa ez aurkeztea alderdi politikoei zein Batzar Nagusietako eztabaidari errespetua galtzea da. Talde txostengilean parte hartzera gonbidatutako ordezkari zein erakundeek etorri baino lehen lanak egin dituzte, zergatik Foru Aldundiak ez?”.

Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak Larraitz Ugarteri zehaztasuna eskatu dio eta, orobat, Plan zehatza egiteko lurraldeko errepideak eraginkortasunez kudeatzeko; izan ere, irizpide ezaren ondorioz Foru Aldundiak ez du irtenbiderik aurkitzen. Hiru hilabete eman ditugu ekin eta ekin; denborak aurrera darrai eta Larraitz Ugarte diputatuak oposizioko alderdiek erabakia hartzea nahi du, nahiz eta Bide Azpiegituretako departamentuaren iritzia ezagutzen ez dugun”.

Amaitzeko, Oiarbidek salatu du, “hau guztia gertatzen ari den bitartean, Alemaniako kamiolariek gure errepideak erabiltzen dituzte ezer ere ez ordaindu gabe eta, beraz, gipuzkoarron artean bakarrik gure bideen mantentze lanak ordaintzen ari gara”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario