Itziar Agirre jeltzalearen iritziz, “Batzar Nagusiek zerga-zigorren gaineko erabakiak
hartzeak ez du bermatzen prozesu horien gardentasuna”.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek
onartu dute Foru Aldundiak zerga-zigorren barmakenari buruz erabakia izatea,
betiere ganberako taldeak aldez aurretik espedieteei buruz informatuta. Itziar Agirre EAJ-PNVren
batzarkideak Foru Aldundiari eskatu dio, gardentasuna aitzakitzat ez
erabiltzeko. Ildo beretik, Agirreren ustez, “lortutako adostasunak eskumenak
bereizten ditu eta, gainera, zigorrak barkatzeko prozesuen gardentasuna
bermatzen du”.
Era berean, jeltzaleen
hautetsiak honakoa esan du: “Batzar Nagusiek zerga-zigorren barkamenari buruz
erabakitzeak ez du zer ikusirik prozesuen gardentasunarekin. Gure ustez,
ganberako taldeei informazioa bidalita – orain arte horrela egin izan da –
gardentasuna bermatzen da. Hau da, baldin eta Batzar Nagusiak informatuta badaude,
beste organo zein erakunde batean beste ezer ez gertatzea bermatuko da eta,
ondorioz, prozesuaren gardentasuna”.
Gainera, EAJ-PNVren
batzarkidearen aburuz, “enpresen egoera zailaren informazioa publikoa egiteak
lagundu ordez, egoerari aurre egiteko kalte egiten diete”.
Itziar Agirrek, halaber,
segidakoa gogoratu du: “Foru Aldundiaren gobernuak irailan egindako arauaren
aldaketa ez zen egokiena izan; izan ere, arazoak sortuko zituen, bereziki arazo
teknikoak, taldeek espedienteak sakon aztertzeko formazio nahikorik ez
dutelako”. Honenbestez, Agirreren iritziz, “zigorren barkamenaren eskumena Foru
Aldundiak izan behar du eta, beraz, diputatuen kontseiluak hartuko du erabakia,
betiere Batzar Nagusiak aldez aurretik informatuta”.
Hori guztia dela eta, EAJ-PNVren
batzarkideak Foru Aldundiari eskatu dio “biktimarena egiteari uzteko eta
gardentasuna ez erabiltzeko beste batzuek aldundiak berak egin behar duen lana
egiteko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario