Jeltzaleen
batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa gogoratu du: “Gipuzkoako
enpresek lurraldearen enpleguaren %85 sortzen dute”.
EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaile Markel Olanok eta
Sozietateen gaineko Zergaren talde txostengilean jeltzaleen ordezkari Itziar
Agirrek komunikabideen aurrean agertu dira, talde txostengilearen ondorioei
buruzko iritzia emateko. Markel Olanoren ustez, “PSE eta Bildu alderdiek adostutakoa,
Gipuzkoako ekonomiari zuzeneko erasoa egiten dio; beraz, gure irakurketa
kritikoa da”.
Ildo beretik, Olanok segidakoa argitu du: “Sozietateen
gaineko Zerga ez da ondasun handiei, enpresari garrantzitsuei, ez banketxeei
ezartzen zaizkien zerga; baizik eta, Gipuzkoako enpresa txiki zein ertainen
irabaziak zergapetzen ditu”. Hala ere, Olanok azaldu duenez, “Bildu eta PSE
alderdientzat dirua biltzeko balio duen zerga da eta, beraz, ez dute uste
enpresen inbertsioak laguntzeko denik”.
Era berean, jeltzaleen batzarkide taldeko bozeramaileak
honakoa gogoratu du: “Gipuzkoako
enpresek lurraldearen enpleguaren %85 sortzen dute. Enplegua mantentzearen alde
egin dute eta, ondorioz, Gipuzkoak batez beste Estatuaren langabezi tasaren
erdia du”. Markel Olanoren aburuz, “azkeneko 20 urteetan izandako irabaziak
erabili dituzte lehiakortasuna nahiz berrikuntza arloak hobetzeko eta
nazioartera ateratzeko”.
Horregatik guztiagatik, Olanoren ustez, “zerga-politikak
ekonomia sustatzeko tresna izan behar du eta ez diru bilketarako sistema bat,
Bilduk nahi duen bezala”. Honenbestez, EAJ-PNVren bozeramaileak segidakoa esan
du: “Zerga-politika Foru Aldundiek duten tresnarik garrantzitsuena da enpresek
egiten duten esfortzuei laguntzeko. Horretarako, Sozietateen gaineko Zerga oso
garrantzitsua da; izan ere, inbertsioa da gure ekonomiaren lehiakortasuna
hobetzeko”.
Markel Olanok, halaber, Europan eztabaidatzen ari dena
izan du hizpide: “Une honetan ekonomia nola sustatu ari dira eztabaidatzen.
Hemen, Bilduk, ordea, diru-bilketaren eztabaida sartu nahi du”. Hortaz, Olanok
Bilduren jarrera salatu du: “Ez du ekonomia sustatzeko ekimenik”.
Azkenik, EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak
Bilduk eta PSEk adostutakoa kritikatu du: “Enpresen kenkarien sinplifikatzea
adostu dute. Dena den, Bilduren ustez sinplifikatze horrek honakoa esan nahi
du: erakundeek enpresen esfortzuari laguntzeko tresna ezabatzea; eta hori,
onartezina da”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario