EAJ-PNVren
batzarkideak salatu du “Bilduk eztabaida legitimitaterik gabe utzi nahi duela;
are gehiago, ez du bere plana babesteko moziorik aurkeztu”.
Batzarkide taldeek Gipuzkoako
Foru Aldundiaren hondakinen plangintzari aurkeztutako mozioei buruz eztabaidatu
dute gaur goizean. Xabier
Ezeizabarrena jeltzalearen iritziz, “gizarte, ekonomia eta
ingurugiro arrazoiak ditugu mozioak aurkezteko”. Ildo beretik, Ezeizabarrenak
honakoa azpimarratu du: “Gizarte arloan, aurkeztutako plangintza ez da
erabatekoa; izan ere, atez atekoa jarri duten herriek ez dute ordezkatzen
gipuzkoako biztanleriaren erdia”.
Era berean, hautetsi jeltzaleak segidakoa
azpimarratu du: “Ekonomia arloan, atez atekoa garestiagoa da eta, gainera,
hondakin-hondarren balorizazio energetikoa baztertzen du. Kandelen denbora
amaitu da eta, beraz, energia sortzen saiatzeko unea iritsi zaigu”.
Halaber, EAJ-PNVren batzarkideak ingurugiro
arrazoia aipatu du: “Europako herrialdeek balorizazio energetikoa babesten
dute, betiere behin R hirukoitza delakoa agortutakoan”.
Honenbestez, Xabier Ezeizabarrenaren ustez,
“gure iritziak urteetako lana du oinarri eta ez, ordea, urtebetekoa eta gustuko
ez duzuen zerbait baztertzeko zuzenduta”. Hortaz, Ezeizabarrenaren aburuz,
“gaur egungo plangintza babesten duten hainbat adostasun lortu dira, nahiz eta
Bilduk beteko ez dituela adierazi duen”.
Hori guztia dela eta, EAJ-PNVren batzarkideak
honakoa esan du: “Gaur konfirmatu da Bilduk jasanarazi digun iruzurra
hondakinen kudeaketan; alabaina, ez dute moziorik aurkeztu, ez erdibidekorik
lortu eta, ondorioz, jarrera arduragabe aizan dute”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario