Xabier Ezeizabarrena jeltzalearen iritziz, “Bilduk nahastu nahi gaitu eta, beraz Errazkin
diputatuak argitu beharko du zer egingo duen; izan ere, Bilduk arazoa ez kudeatzeaz gain, irtenbidea ere
atzeratu nahi du”
Gipuzkoako
Batzar Nagusietan EAJ-PNVren batzarkide taldeak Ingurumeneko foru diputatu
Iñaki Errazkini Batzar Nagusietan – eskumenaren jabe dira – agertzeko eskatu
dio, jarraituko duen hondakinen kudeaketa azaltzeko. Xabier Ezeizabarrena
jeltzalearen iritziz, “Bilduk nahastu nahi gaitu eta, beraz, Errazkin
diputatuak argitu beharko du zer egingo duen; izan ere Bilduk arazoa ez kudeatzeaz gain, irtenbidea ere
atzeratu nahi du”.
Era
berean, Ezeizabarrenak honakoa azpimarratu du: “Konponbidea ez da dauden
zabortegiak edo berriak irekitzea, ez hondakinak beste lekutara garraiatzea.
Konponbidea idatzita eta onartua dago Gipuzkoako hondakinen plangintzan”.
Honenbestez,
hautetsi jeltzalearen ustez, “Errazkin diputatuak azaldu beharko digu, Bilduk
araudia – hondakinen sorrera murrizteko, birziklatzen jarraitzeko, hondakinan
berrerabiltzeko eta Zubietako balorizazio energetikoaren bidez zikloa amaitzeko
eta, ondorioz, kostu handiagoak ekiditeko – errespetatuko duen ala ez”.
Xabier Ezeizabarrenak, halaber, segidakoa esan du: “Bilduk ez du politika-egitasmorik ez Gipuzkoarako proiektu estrategikorik eta, gainera, ez dio irtenbiderik eman hiri hondakinen arazoari; nahiz eta, egungo plangintzak irtenbidea ematen dion”.
Azkenik,
Ezeizabarrenaren aburuz, “garrantzitsua da jakitea diputatu jaunak Gipuzkoako
Batzar Nagusietako gehiengoak onartutakoa ala soilik bere programarekin bat
datorrena errespetatuko duen. Hots, beste behin, demokrazia-kulturari buruz ari
gara; hain zuzen, gipuzkoarroi oso garesti ateratzen ari zaiguna”. Hori dela
eta, hona Xabier Ezeizabarrenak Iñaki Errazkin Ingurumeneko foru diputatuari
eta, orohar, Foru Aldundiari egindako eskaria: “Legea betetzeko eta ekonomia
sustatzeko neurriak hartzeko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario