Jeltzaleen
batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren ustez, “Bilduk Gipuzkoako
Batzar Nagusietako Araudiaren irakurketa okerra egin du, zentsura-mozioa
proposatu duten hiru taldeetako bozeramaileen parte-hartzea ukatzeko.
Horrenbestez, hiru bozeramaileek ezingo dute azaldu bakoitzaren zentsura-mozioa
aurkezteko arrazoiak”.
EAJ-PNV batzarkide taldeak gaur
arratsaldean salatu du, Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietako Mahaian eta
Bozeramaile Batzordean zegoen adostasuna apurtu duela. Adostutakoa honakoa zen:
Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketa foru diputatuaren aurkako zentsura-mozioa
aurkeztu duten hiru bozeramaileen parte-hartzea onartzea.
Jeltzaleen batzarkide taldearen
bozeramaile Markel Olanoren aburuz, “Bildu oztopatzen ari da Juan Carlos
Alduntzin diputatuaren aurkako zentsura-mozioaren eztabaida. Koalizioak berak
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Araudiraren irakurketa okerra egin du,
zentsura-mozioaren talde proposatzaileen bozeramaileek mozioa aurkezteko
arrazoiak azaltzeko aukera ez izateko”.
Ildo beretik, Olanok Bilduren
inposizio-jarrera salatu du: “Osoko bilkuraren gidoiaren aldaketa behartu du;
izan ere, Araudiaren 173.artikuluaren irakurketa okerra egin du. Artikulu
horrek honakoa dio: Zentsura-mozioa
izenpetu duten hamabost batzarkideetako batek mozioa defendatuko du, gehienez
90 minutuz. Hala ere, nahita ahaztu dute araudi berberaren 63.3 artikulua,
non eta txanda bera batera
erabiltzeko aukera dagoela esaten den”.
Honenbestez, EAJ-PNVren eledunak
segidakoa esan du: “Mahaiak zein Bozeramaileen Batzordeak nahiz talde
politikoek hiru taldeek txanda bera batera erabiliko zutelaren jakinaren
gainean zeuden. Alabaina, Bilduk akordioa apurtu du eta, ondorioz, Araudian
ezarritako joku-arauak eta Batzar Nagusietako ohiko jarduera”.
Markel Olanok, halaber, Batzar
Nagusietan orain arte izandako lan egiteko era gogoratu du: “Orain arte
Ganberaren Araudiaren irakurketa malgua egin dugu, parte-hartzea eta hitza
izateko eskubidea bermatzeko. Hortaz, Aralar taldeak Bakearen gaineko talde
txostengilean bi ordezkari ditu – Rebeka Ubera eta EH Bildu nahiz Gipuzkoako
Aralar alderdiaren koordinadore Ernesto Merino – batzarkide bakarra izanagatik.
Are gehiago: taldeek ez dute eragozpenik jarri, nahiz eta aukera hori Araudian
ez dagoen”.
Hori dela eta, Olanok Bilduren
jarrera kritikatu du: “Araudia nori eragiten dion, halako irakurketa egiten
dute. Beraz, Bilduren jarrera antidemokratikoaren beste adibide bat da”.
Azkenik, EAJ-PNV batzarkide
taldearen bozeramailearen iritziz, “Bilduk osoko bilkurako gidoia inposatu digu
eta, hori, oso larria da. Horrenbestez, eztabaida oztopatu dute eta Alduntzin
foru diputatuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztu dugun taldeon bozeramaileok
ezingo ditugu gure arrazoiak azaldu”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario