27 de julio de 2012

EAJ-PNV-REN IRITZIZ, FORU ALDUNDIAK GIPUZKOAKO SASKIBALOIA HILZORIAN UTZI DU.


Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa esan du: “Foru Aldundiak uda aprobetxatu du Gipuzkoako kirolarentzako albiste txar horren oihartzuna ahalik eta txikiena izateko”.   


Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du, Gipuzkoa Basket Club-aren proiektuan parte hartzeari utziko diola. Horrenbestez, komunikatu dio hurrengo denboraldirako diru-laguntza 1,2milioi eurotik 0,5era gutxituko diola, eta 2013-2014 denboraldian ez diola diru-laguntzarik emango.

EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok atsekabez hartu du albistea, eta Foru Aldundiari segidakoa leporatu dio: “Gipuzkoako saskibalioa hilzorian utzi du”. Hortaz, Olanok honakoa iragarri du: “Ikerne Badiola Kiroletako foru diputatuari eskatu diogu Batzar Nagusietan erabakiaren zergatiak azaltzeko”.

Jeltzaleen eleduna, halaber, arduratuta dago, izan ere, “Foru Aldundiak hartutako erabakiak beste klubei eragin diezaieke eta, ondorioz, aurrekontuetan murrizketa handiak izango dituzte”.

Era berean, hona Markel Olanok Foru Aldundiari egindako kritika: “Foru Aldundiak uda aprobetxatu du Gipuzkoako kirolarentzako albiste txar horren oihartzuna ahalik eta txikiena izateko”. Eta, azkenik, segidakoa esan du: “EAJ-PNV batzarkide taldeak erabaki horri aurre egiteko bere esku dagoen guztia egingo du Gipuzkoako Batzar Nagusietan”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario