3 de septiembre de 2012

EAJ-PNVK SALATU DU, BILDUK EZKUTATU DUELA GIPUZKOAKO ERREPIDEAK ERABILTZEAGATIK EZARRIKO DUEN ZERGA BERRIA.


Aintzane Oiarbide jeltzaleak honakoa adierazi du: “Talde txostengileak ez du ezertarako balio izan, Foru Aldundiak ezkutatu baitu Gipuzkoako errepideak finantziatzeko bere eredua”.

Bide-azpiegituren ordainketa-sistemarako eta mugikortasun beharretarako talde txostegileak bere lanak amaitu ditu gaur arratsaldean, eta talde politikoek ez dute akordiorik lortu. EAJ-PNVren batzarkide Aintzane Oiarbideren ustez, “talde txostengileak ez du ezertarako balio izan. Beraz, egun, lehengo legealdiko talde txostengilearen ondorioak dira balio dutenak”.  

Honenbestez, Oiarbidek segidakoa esan du: “Talde txostengileak iraun duen epean soilik gauza bakarra gelditu da argi: Bilduri diru-bilketa axola zaio. Gainera, ez dute argitu bidesari berriak, zerga berria ala biak ezarriko dituzten”. Ildo beretik, jeltzaleen batzarkideak gogoratu duenez, “behin baino gehiagotan Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide-azpiegituretako foru diputatuari eskatu diogu, errepideak finantziatzeko Bilduren aginteko Foru Aldundiaren eredua azaltzeko, baina ez dugu erantzunik jaso”. 

Halaber, Aintzane Oiarbideren iritziz, “foru diputatuaren jarrerak talde txostengilearen lanari kalte egin dio, eta, era berean, alderdien arteko akordioa oztopatu du. Bitartean, atzerriko mila eta ka kamioilarik Gipuzkoa zeharkatzen jarraitzen dute lurraldeko diru-kutxari dirurik ordaindu gabe”. 

Azkenik, hona hemen Oiarbideren hitzak: “Larraitz Ugarteri kezka gehiago sortzen dio gipuzkoarroi ordainaraztea errepideak erabiltzeagatik, garraio publikoa sustatzea edo hobetzea baino”. EAJ-PNVren hautetsiaren aburuz, “argi gelditu den gauza bakarra honakoa da: lehengo legealdiko inbertsio-esfortzuaren aitorpena, eta Bidegiren ekonomia- eta finantza-gaitasunaren bermea. Horren adibide da Via-T sistemaren erabiltzaileei hilean 25 euro baino gehiago kobratuko ez zaiela”.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario