Eider
Mendoza jeltzaleak salatu du, Bilduren aginteko Foru Aldundiak ez duela
konfiantzarik teknikarien lanarengan.
2010.urteari dagokion Gipuzkoako
Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra onartzen duen Foru Araua atzera bota dute
Gipuzkoako Batzar Nagusiek gaurko osoko bilkuran. Eider Mendoza EAJ-PNVren
batzarkidearen iritziz, “Foru Aldundiaren jarrera gai honetan oso kezkagarria
da. Izan ere, alderdikeriaz aritu da Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren txostenaren
irakurketa egiteko”. Horren harira, Mendozak honakoa azaldu du: “Foru Aldundiak
HKEE-ren txostena aitzakitzat erabili du lehengo foru gobernuaren ospea
zalantzan jartzeko. Txostenean esaten ez diren gauzak erabili ditu eta hori
irakurketa arduragabea egitea da”.
Horrenbestez, batzarkide
jeltzalearen ustez, “2010eko bilkuraldian zintzo egin genuen lan. Hartu
genituen erabakiak beste taldeei azaldu genizkien eta, besteak beste, ekonomia
sustatzeko plana egin genuen. Beste gauza bat da erabaki horrekin ados ez
egotea eta, orain, ezer ere ez egitea ekonomia sustatzeko”. Hortaz, Eider
Mendozak Foru Aldundiari eskatu dio, “inbertsio gehiago egiteko, izan ere, ez
dugu ikusi krisiari aurre egiteko neurririk hartzen ari denik”.
Bidegiren auziaren
gainean, Mendozak segidakoa esan du: “Ez zen desbiderapenik egon, aldaketak
baizik eta, betiere, teknikarien iritzian eta irizpide juridikoetan oinarrituak.
Hala ere, jarrera gardena izan genuen eta azalpen guztiak Batzar Nagusietan
eman genituen. Gainera, Bidegin alderdi guztiak ordezkatuak zeuden, informazio
guztia eman zitzaien eta gaiak aho batez onartu ziren”.
Halaber, hautetsi
jeltzaleak Bilduren aginteko Foru Aldundiaren jarrera aldaketa salatu du, izan
ere, 2009 eta 2010eko Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren txostenen irakurketa
ezberdina egin du, nahiz eta txostenak gauza bera esaten zuen: “2009an Foru
Aldundiak txostenari zuzenketak proposatu zizkion eta, beraz, EAJ-PNVren
aginteko Foru Aldundiaren lana babestu zuen. 2010ean, ordea, HKEE-ren txostenak
gauza bera esaten zuen, baina Bilduren aginteko Foru Aldundiak ez zuen
zuzenketarik egin, nahiz eta teknikarien iritzia bestelakoa izan. Hau da, Foru
Aldundiak ez du konfiantzarik teknikarien lanarengan”.
Azkenik, Eider Mendozak
Larraitz Ugarte Foru Aldundiaren bozeramailearen jarrera kritikatu du: “Ugarte
andreak etorkizuna aurrez ezagutzeko abilezia erakutsi du eta, beraz, 2011n Herri Kontuen
Euskal Epaitegiak zer esango duen asmatzen hasi da. Hori arduragabekeria da.
Dirudienez, Ugarte foru diputatuari solik axola dio lehengo foru gobernuaren izen ona zalantzan jartzea eta, hori, oso larria da”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario